Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Maiatza 29

Sesión, 29 de mayo de 2017

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, 2017KO MAIATZAK 29, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, maiatzak 29–, 10:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da moratoria bat ezar dezan Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren 1081/2017 Ebazpenaren aplikazioan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Berriozarko Mendialdea I eta II ikastetxe publikoetarako eskola garraioa berrezar dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ijitoen herriaren historia eta kultura sar ditzan Nafarroako hezkuntza-curriculumean, eta Espainiako Gobernua, berriz, bere eskumenen esparruan jaso ditzan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errenta txikiko pertsona zeliakoentzako elikadura-laguntzen sistema bat ezar dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, azal dezan zeri zor zaion baliabide publikoak neurrigabeki erabiltzea hedabideak finantzatzeko, baldintza bakar gisa euskara erabiltzea jarrita. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

-Osasuneko kontseilariarena, kolonoskopien eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarraren itxarote-zerrendak esplika ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

-Kontuen Ganberako lehendakariarena, Sodena SL sozietate publikoak Davalor Salud SL enpresari emandako maileguei buruzko txostena azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

-Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Kontuen Ganberak egindako txostena azter dezan, Sodena SL sozietate publikoak Davalor Salud SL enpresari emandako maileguei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

-Osasuneko kontseilariarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuaren gaur egungo egoera azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- KYB Stering Spain, S.A.ko enpresa-batzordearen ordezkaritza batekin, enpresa horretako lan-gatazkako egoerari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Murchanteko alkatearekin eta Cascanteko OOLTko zuzendariarekin, Murchanteko kontsultategiaren egoera azter dezaten, guneei eta langileei dagokienez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Correoseko bitarteko langileen plataformaren ordezkariekin, dituzten arazoez informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Iruñeko venezuelarren elkartearen ordezkariekin, “Venezolanos en Navarra y Cercanías” taldearekin batera beren jarduerak azal ditzaten eta venezuelarren erkidegoak zer arazo dituen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Mahaiak erabaki du honako foru parlamentari hauek izendatzea Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako Ibarren egoera sozioekonomikoa aztertzeko lantalderako: Luis Casado (UPN), Rafael Eraso (Geroa Bai), Dabid Anaut (EH Bildu Nafarroa), Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E).

- Mahaiak erabaki du honako foru parlamentari hauek izendatzea Ultzamako Biometanizazio Plantari buruzko Ikerketa Batzorderako: Sergio Sayas eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Patxi Leuza eta Unai Hualde (Geroa Bai), Adolfo Araiz eta Maiorga Ramírez (EH Bildu Nafarroa), Guzmán Garmendia eta Santos Cerdán (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa De Simón (I-E).

 

AHOZKO GALDERAK:

- 9-17/POR-00056 eta 9-17/POR-00218 espediente-zenbakiko galderak erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean izapidetzekoa 9-17/POR-00217, 9-17/POR-00219, 9-17/POR-00221 eta 9-17/POR-00222 espediente-zenbakiko galderak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidetik Lodosako Ubidera ura eramateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Ingelesez Ikasteko Programa Nafarroan hizkuntza-eredu bihurtzeko aukerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- AP-15 autobidearen erabateko doakotasuna ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Irakasleek egiten duten lana aitortzeko eta zor zaien errespetuari buruzko kanpaina instituzional bat egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko hainbat kale oinezkoendako gune bihurtzeak eta Pio XII.a etorbideko aparkatokiak kentzeak merkataritzan duten inpaktuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Itzaleko bidesarien kostuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Davalor Salud helburuen betetzean noraino iritsi den jakitekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen Foru Legea erregelamendu bidez garatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Gizarteratze-plan estrategikoa taxutzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Bitarteko irakasleei prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa froga dezaten exigitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Lehortearen Mahaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Kolonoskopietarako itxarote-zerrendak direla-eta Digestio Zerbitzuan izandako gorabeherei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Paseo turistikoen programari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

Nafarroan egindako aurretiazko borondateen adierazpenei eta heriotza-prozesuaren erregistroari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Finantzaketa publikoa daukaten tratamendu medikoei atxikitzea erraztera bideratutako laguntzak ordaintzeko prozedurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak deitutako Jesús María Leizaola sariaren deialdia eta oinarriak Nafarroako Gobernuaren intranetean argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Testuliburuetan Nafarroaren errealitate instituzionala errespetatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, aurrekontu-legezkotasunaren kontrolari buruzkoa, Legebiltzarrean 2017ko martxoaren 6an eta 21ean eta maiatzaren 11n sartutakoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariak “Nafarroako Gobernuak eta bere enpresa publikoek 2016an kontratatutako publizitatea” eta “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak kontratazioaren arloan egindako jarduketak” lanei buruz hartutako erabakia –txostenak Nafarroako 2016ko Kontu Orokorrei buruzko txostena prestatzerko lanen baitan eginen dira, eta ondorioak hari gehituko zaizkio–. Bigarren eskariari dagokionez, “aberaste bidegabea” ekarri duten kontratuak 2017ko maiatzaren 31ko datarekin aztertuko dira, eta erreserban geldituko da Ospitaleguneko sukaldeen kudeaketaren kosutari buruzko azterlana, zeina Kontuen Ganberaren lan-programak horretarako beta ematen duenerako utziko baita”.

Erabaki horretan, Kontuen Ganberako lehendakariak uko egin dio “Ultzamako Udalaren iragarki ofizialetan izandako gastua” eta “Ilurdotzen lur-irristatzeak egonkortzeko obrei eta desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzeari dagokienez Esteribarko Udaleko Osoko Bilkurak hartutako erabakiak” txostenak egiteari, Kontuen Ganberak lehentasuna eman behar baitie une honetan egin ditzakeen lanei.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Sodena SL sozietate publikoak Davalor Salud SL enpresari emandako maileguei buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eremu mistotik irteteko edo hartan sartzeko udal ekimenei buruz Nafarroako Arartekoak egindako txostena.

- Baztertu egin da irakasleen babeserako lege bat taxutzeko lan-mahai bat eratzeko eskaria, Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak egina. Geroa Bairen, EH Bildu Nafarroaren,Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren eledunak aurka azaldu dira, eta UPN, PSN eta PPNrenak, berriz, alde.

- Mahaiak erabaki du Mónica Hernández Grau andreak aurkeztutako eskari-idazkiari buruzko txosten juridiko bat eskatzea. Eskari-idazki horren bidez eskatu zuen Nafarroako Gazteriaren Kontseilua premia dadin Nafarroako Gazte Parlamentuaren proiekturako azken hautapen-prozesua errepikatzera eta hura osatzen duten elkarteetan berdintasun-politikak ezartzera.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu maiatzaren 27an Zeliakoaren Egun Nazionala ospatzearekin. UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du maiatzaren 27an Zeliakoaren Egun Nazionala ospatzearekin, zeliakoen kolektiboaren eskubideak errealitate bihurtzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du kolektibo horrekin, diagnostiko goiztiarra eta elikagai-segurtasuna eskatzeari dagokionez.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaixotasun zeliakoen tratamendua errazteko neurriak aztertzeko konpromisoa hartzen du; bereziki, baliabide gutxiko pertsonena eta familiena.

 

4. Nafarroako Parlamentuak errealitate horrekiko hurbiltasuna agertzen du, eta gaixotasunak ukitutako nafarrei bizi-kalitaterik onena opa die”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen baitu Bakearen Kultura sustatzea. Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPN eta PPNk, berriz, aurkakoa; PSNk adierazpenaren 1. puntuaren aldeko botoa eman du, abstenitu egin da 2.ean eta 3.etik 6.era bitarteko puntuen aurkako botoa eman du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Bakearen Kultura sustatzea, gatazka politikoak eta sozialak bakearen eta justizia sozialaren bideetatik birdefinitzen eta konpontzen laguntzeko.

 

2- Nafarroako Parlamentuaren ustez, gobernu zentralak geldiarazi egin behar du bere arma-karrera, eta defentsarako aurrekontuan aurreikusitako igoera herritarren beharrizan sozialei erantzutera bideratu behar du.

 

3- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da gobernu zentralak indargabetu dezan Bardeako tiro poligonoa Defentsarako lehentasunezko intereseko eremu deklaratu zuen dekretua.

 

4- Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan maiatzaren 23an, 24an eta 25ean eta ekainaren 13an su errealarekin egitekoak diren ariketak.

 

5- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da nafar erakundeek –Gobernua, Parlamentua, Bardeako Erkidegoa eta udalak– gobernu zentralari erakuts diezaioten tiro poligonoaren aurka daudela, eta poligonoa berehala desegiteko plan bat exigi diezaioten.

 

6- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du Bardeako tiro poligonoa desegitearen aldeko XXX. martxa, zeina ekainaren 4rako –igandea– deitu baitu Poligonoaren aurkako Batzarrak, bai eta helburu horrekin deitzen diren mobilizazio guztiak ere”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitie Mediterránea de Cátering enpresako langileei, beren lan-jarduera bukatu baita. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpeneko 1., 3. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira. 2. puntua, berriz, UPN, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1- Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Mediterránea de Cátering enpresako langileei, beren lan-jarduera bukatu baita.

 

2- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak bere gain hartzea negoziazio-bideak jorratzeko erantzukizuna, eta sukaldeak zeharo lehengoratzeak ukitutako langileei lan-konponbide bat ematekoa.

 

3- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu ukitutako langileek egin nahi dituzten mobilizazioak.

 

4- Erabaki hau Enpresa Batzordeari, Osasunbideko kudeatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari igorriko zaie”.

 

PSNk aurkeztutako adierazpen-proposamenak baztertu egin den puntu bat zeukan. Puntu horren aurkako botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, eta aldeko botoa, berriz, UPN, PSN eta PPNk. Hona puntu horren testua: “Nafarroako Parlamentuaren ustez, Nafarroako Gobernuak bermatu egin behar du beren lan-jarduera bukatu zaien langileak lege-babesgabetasun egoeran ez geratzea eta, gutxienez ere, langabezia-prestazioa jaso ahal izateko behar den dokumentazioa eduki ahal izatea".

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Estatu Islamiarra talde terroristak Egiptoko kristau koptoen aurka egindako atentatua. PPN foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Estatu Islamiarra talde terroristak Egiptoko kristau koptoen aurka egindako atentatua.

 

2- Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio Egiptoko kristau koptoen erkidegoari, eraso terroristen bolada pairatzen ari baita fede kristauari jarraitzeagatik”.