Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 15

Estatuko Gobernua premiatzen da soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan

Egun dauden genero-arrailak ezabatze aldera, emakumeen ahalmen lehiakorra apaltzen baitute asimetriak kronifikatzeko joera duen lan merkatuan

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du gaur aho batez, zeinaren bidez “Estatuko Gobernua premiatzen baita soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan, Islandiako Gobernua eredutzat hartuz”.

 

Onartutako ebazpenak bigarren puntuan Espainiako Gobernuari eskatzen dio “behar diren neurriak abiaraz ditzan, dauden genero-arrailak ezabatze aldera, eta neurri horietarako aski den hornidura ekonomikoa ezar dezan”.

 

Era berean, hirugarren atalean, Espainiako Gobernua premiatzen du “Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikulua alda dezan, helburua izanik 100 langile baino gehiagoko plantilla duten enpresek berdintasun plan bat presatu eta ezartzeko betebeharra izatea”.

 

Azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren neurriak abiaraz ditzan, 250 langile baino gehiago duten erakunde publikoek urtebeteko epean berdintasun plan eguneratu bat presta dezaten”.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak azken epigrafe honen in voce aldatzeko zuzenketa bat aurkeztu du, I-Ek ekimenaren titularrak onartu ez duena, estatuaren konpetentzia dela ulertzeagatik.

 

UPN talde parlamentarioak aldatzeko beste zuzenketa bat aurkeztu du, I-Ek ere onartu ez duena, “100 langile baino gehiago duten enpresetan ere” berdintasun plana derrigorrezkoa izan zedin.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpenak “egun Nafarroan dauden genero-arrailak” aipatzen ditu, “ekonomia eta enpleguak hobetuz joan arren oraindik ere irauten baitute”, eta lan merkatuak “emakumeen gaitasun lehiakorra apaltzen duten desberdintasun adierazleak kronifikatzeko” joera baitu.

 

Hala, jarduera-arraila (9,7 puntu), soldata-arraila (28,42%) eta lanaldi partzialeko arraila (22,8 puntu) mahai gainean jarri ondoren, eta hemen azpimarratzen da ordutegi murriztua duten gehienek oso nahiko luketela (%57), arautzeko deia egiten da, Islandian bezala, enpresak emakume eta gizonei berdin ordaintzera behartzeko helburuarekin.

 

Soldata desberdintasunari aurre egiten estatu mailan dauden tresnen artean, 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoan zehazten diren berdintasun planak aipatzen dira, 250 langile baino gehiago dituzten enpresetan “derrigorrezkoak” baitira. Nafarroako kasuan, 28.700 enpresetatik 91ri bakarrik eragingo lioke, hau da, okupatuta dauden 280.200 pertsonetatik soilik 62.000 pertsona egongo liratake Berdintasun Plan batek bermatuta (%22).

 

Administrazio Publikoen kasuan, eta nahiz eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuak hitzarmen kolektiboan garatuko den berdintasun plana garatu eta ezartzea agintzen dituen, panorama desorekatua da.

 

Nafarroako Parlamentuaren inplikazioa azpimarratzen du, 56 langile izanik lehen aldiz Berdintasun Plan bat baitauka 2016tik, eta Nafarroako Gobernuak 25.000 langilerekin ez dauka horrelakorik, eta Iruñeako Udalak 2013tik ez du berritu.