Noiz argitaratua Asteazkena, 2017.eko Azaroak 8

Eskubide Sozialetako Batzordea Atena Fundazioan egon da bisitan

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta PSNko bozeramaileek babesa adierazi diote Atenari artearen bidez ezgaitasuna duten pertsonen garapen integralaren alde egiten duten lanagatik

Nafarroako Parlamentuko Eskubide Sozialetako Batzordea Atena Fundazioan egon da bisitan gaur arratsaldean, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek eskatuta. Atena Fundazioa 2001 urtean sortu zen artearen bidez buruko ezgaitasuna duten pertsonen garapen integrala sustatu eta bultzatzeko.

 

Bertaratu diren batzordeko kideak Ana San Martín (UPN T.P.), Consuelo Satrustegi (Geroa Bai T. P.), Bakartxo Ruiz (EH Bildu T.P.), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu) eta Nuria Medina (PSN T.P.) izan dira.

 

Bisitaren helburua “Atena Fundazioak artearen bidez ezgaitasuna duten pertsonen garapen integralaren sustapenaren alde egiten duen lana bertatik bertara ezagutzea” izan da.

 

Pasa den urriaren 24an Parlamentuan burututako lan-saioan Atena Fundazioko arduradunek Eskubide Sozialetako Batzordeari euren programak, erronkak eta egungo beharrak azaldu zizkieten, eta honen harira antolatu da bisita.

 

Bilera bat burutu dute eta Fundazioko arduradunek zahartze aktiboaren inguruan sortu duten proiektu berria azaldu dute.

 

Bilera eta gero parlamentariek Fundazioa ezagutu dute, Alzania ibaia kalean kokatuta dagoena, eta bertan kideekin aurrera ateratzen dituzten ekintza desberdinak ezagutu dituzte. Ekintza artistiko eta pedagogikoen bidez ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira.

 

Hala, ezgaitasuna duten pertsonen garapen integralarekin zerikusia duten ekintzak ezagutu ostean, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta PSNko bozeramaileek positiboki baloratu dute Atenaren laguntza lana, eta garapen eta inklusioaren bidetik jarraitzeko deia egin dute, pertsona hauek bizi kalitatea hobetzeko bidean.

 

Atena Fundazioak sinesten du ekintza artistikoek emozio ahalmenak eta intelektualak hobetzen dituela, hori da euren oinarria eta horregatik burutzen dituzte ekintza artistiko, pedagogiko eta integratzaileak. Erabiltzen duten metodologia berritzailea da, artea eta pedagogía nahasten dituena.