Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 11

Berdintasunaren arloan egindako aurrerapenak defendatu ditu Foru Exekutiboak, oraindik “egiteko asko” dagoela onartu badu ere

EH Bilduk aurrerapenak eskasak izan direla uste du, eta emakumeek "zeharkakotasun ezaren ondorioz" jasaten dituzten "desberdintasun handiak" azpimarratuz

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari Javier Remírezek baieztatu du Kontuen Ganberak Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruz egin duen txostenak, 2016 eta 1019 bitartean egindako kudeaketari buruzkoak, adierazten duela “oraindik egiteko asko badago ere, bide zuzenetik goazela, zeharkakotasunetik lan eginez”.

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak zeharkakotasuna hobetzeko eta Kontuen Ganberaren gomendioak betetzeko aurrera eramanen duen politika orokorrari buruz EH Bilduk aurkeztu duen interpelazio bati erantzunez, Remírezek azaldu du “azken urtetan berdintasuna, aniztasuna eta genero indarkeriaren aurkako borroka Nafarroako politika publikoetan ezartzeko oinarriak finkatu direla”.

 

Kontseilariak azpimarratu du “berdintasun arloko politika egokiak zeharkakotasunetik soilik” egin daitezkela, eta ildo honetan aurrera egitea “ezinbestekoa” dela. Foru Gobernuarentzat legegintzaldi honetako “funtsa” berdintasun irizpideekin lan egitea dela ziurtatu du.

 

Kontuen Ganberak Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruz egin duen txostenari dagokionez, Javier Remírezek balorazio “guztiz positiboa” egin du, izan ere, “ditugun indarguneak azpimarratzen ditu” eta Nafarroak “politika publikoetan genero ikuspegia txertatu duela” jasotzen du.

 

Gainera, adierazi duenez, txostenak nabarmentzen du “NBIk toki entitateekin elkarlanean diharduela”. Indargune bezala jasotzen du, bestalde, “parte-hartze soziala eta emakumeen politika sustatzen dela, eta genero indarkeriaren biktimak diren emakumeenganako arreta bermatuta dagoela”.

 

Ildo horretan, Lehendakaritzako kontseilariak arreta integraleko ekipoek iaz 1.060 emakume artatu zituztela azaldu du, “duela lau urteko kopuruaren bikoitza”. Azpimarratu du aztertu beharrekoa dela “ea hala behar duten emakume guztiak benetan artatzen ari garen edo egoera hauek areagotu egin diren”.

 

Erakunde ikuskatzailearen gomendioei dagokienez, kontuan hartzen ari direla esan du Remirezek. Berdintasun, aniztasun eta genero indarkeriaren prebentziorako politikak oso garrantzitsuak dira, eta aurrera egiteko gomendio guztiak kontuan hartuko dira, eta are gehiago Comptos bezalako erakunde zorrotz batetik badatoz", gaineratu du.

 

Kontseilariaren ustez, "programa eta ekintza zehatz bat finkatzen dugun bakoitzean denok aurreratzen dugu, berdintasuna egunero borrokatzen eta konkistatzen delako". Esandakoaren harira, Remirezek berretsi du ez dagoela "keinu txikirik, ezta alferrikako gomendiorik ere, horregatik, Kontuen Ganberatik eta Berdintasun Kontseilutik edo Legebiltzar honetan dauden beste erakunde batzuetatik datorrena kontuan hartzen dugu".

 

"Proposamen oro ongi etorria izango da beti, ziur baikaude Gobernuak neurri horiek martxan jartzeko eta sendotzeko iparrorratza izan behar duela, baina spolol elkarrekin egingo dugula aurrera", ohartarazi du.

 

Patricia Peralesek (EH Bildu), bere aldetik, pandemiarekin "emakumeek pairatzen dituzten desberdintasun izugarriak agerian" geratu direla azpimarratu du, eta "eraginkorrak" diren jarduketak egiten ari diren arren, emaitzak "nahikoa ez" direla esan du. “Aurrerapauso gehiago eman ditzakegu", aldarrikatu du Peralesek, eta “zeharkakotasun ezaren arazoa" azpimarratu du.

 

Isabel Olavek (Navarra Suma) Kontuen Ganberaren gomendioak "baztertzea" leporatu dio Remirezen Departamentuari, "2021eko Aurrekontuen Legeak Berdintasunerako Legea aldatu” zuelako “berdintasun unitateen zeharkakotasunari" dagokionez. “Eredu kamuflatu berri bat ezarri du eta Berdintasun Legearen defendatzaile guztiak, isilik. Zuek beti tranpak egiten dituzue, seriotasun gutxi dutduzueenak", adierazi du gainerako taldeetako parlamentariei erreferentzia eginez.

 

Nuria Medinak (PSN) erantzun duenez, "Nafarroako mugimendu feministak iraganeko eta orainaldiko memoria du", eta, Navarra Sumaren bozeramaileari "Berdintasunaren Foru Legearen defendatzaile gisa etorri izana" aurpegiratu dio, "arau aitzindari baten aurka bozkatu zutenean". NBI ez da inoiz hain presente egon politika publiko guztietan".

 

Jabi Arakamak (Geroa Bai) Kontuen Ganberaren txostenaren ondorio "positiboak" azpimarratu ditu, eta erakunde ikuskatzailearen gomendioei NBI ematen ari zaien erantzuna "ona" dela adierazi du. Era berean, "2015etik NBIk eta Gobernuak oro har izan duten joera politiko feminista" azpimarratu du, "eta, horri esker, Gobernua zeharkakotasunaren helburura benetan hurbiltzen ari da".

 

Ainhoa Aznarezek (Podemos-Ahal Dugu) adierazi duenez, "lanean jarraitu behar dugu berdintasunaren sustapenarekin zerikusia duen guztia hobetzen jarraitzeko". NBIk legealdi honetan egindako "ahalegin handia" goraipatu du eta "kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren aldeko Nafarroako itun handi bat" egiteko deia egin du.

 

Azkenik, Marisa de Simonek (Izquierda-Ezkerra) onartu du gai honetan "politika aktibo eta aringarriak" ez direla nahikoak, baizik eta "politika eraldatzaileak eta egiturazko erreformak" ezarri behar direla. Nafarroan azken urteetan lortutako "aurrerapenak" goraipatu ditu, baina Foru Erkidegoan "desberdintasun handiak" daudela deitoratu du.