Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 12

Adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ados presoak urruntzen dituen espetxe-politikarekin.

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 12an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ados presoak urruntzen dituen espetxe-politikarekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk aurka; PSNk 1. puntuaren aurka eta 2. puntuaren alde bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentua ez dago ados presoak urruntzen dituen espetxe-politikarekin eta salbuespenezko isolamendu-neurriekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beste espetxe-politika bat egin behar da, askatasunaz gabetzeko zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidinen duena eta senitartekoekiko harremana erraztuko duena”