Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Otsailak 26

2024ko otsailaren 26ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko OTSAILAren 26a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 26– 09:30etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

1.- NUPeko I-COMMUNITAS ikertzaile-taldeak “Nafarroako 2023ko Ekobarometroa. Ingurumena dela-eta nafarrek dauzkaten pertzepzioak, jarrerak eta balioak" txosteneko emaitzak aurkeztea. Horri buruzko dokumentazioa Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuraren hasieran banatuko da.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasun irizpidea, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legea aldatzeko foru lege proposamenari buruzkoa. Irakurketa bakarreko eztabaida martxoaren 21eko Osoko Bilkuran eginen da.

 

INTERPELAZIOAK:

Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailearen jarraipenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzar dezan, Estatuarekin, Hitzarmen Ekonomikoko Koordinazio Batzorderako deialdia, 2024, 2025 eta 2026rako defizit-doikuntza adosteko. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da udal partzuerrekin eta Defentsa Ministerioarekin lan egin dezan Bardeako tiro poligonoa desegiteko jarduketa-plan bat taxutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile berriarena, Nafarroan Oinarrizko Osasun Laguntza zertan den eta zer lan-ildo jorratu nahi duen azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, apirilaren 4ko 252/2023 Errege-dekretua deuseztatzen duen Auzitegi Gorenaren epaia azal dezan. Errege-dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateari Estatuko Administrazioak trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan dituen zenbait eginkizun eta zerbitzu eskualdatu zitzaizkion. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, natura-bideen eta bide berdeen arloan dagoen lege-hutsuneari aurre egiteko neurriak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak sektore publikoan egindako elkarren ondoko aldi baterako kontratuak direla-eta lan-arloan emandako epaiak zertan eraginen dien Nafarroari eta egonkortze-prozesuei. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntzan eman diren aurrerapausoei eta proiektua finantzatzeko konpromisoei buruz.  Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren eskaintza unibertsal bihurtzeko bidean aurrera egite aldera 2024-2025 ikasturtetik aitzina ikastetxe publikoetako 2 urtekoen ikasgeletarako egonen den ikaspostu-eskaintza. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Ustaizeko Kontzejuaren ordezkariekin, azal ditzaten hornidura-sareak, ur beltzen eta euri-uren saneamenduak eta kale-zoladura berritzeko premia eta egoera. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Muesko presa erromatarraren aztarnategira, nola dagoen ikusteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, Hirugarren Sektoreari buruzko Legea egitearen gaineko galdera Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordean izapidetu dadin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxe publikoetan bi urtekoen ikasgelak sortzeko planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

Sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala 24 orduz emateko Nafarroako zentroa irekitzearen atzerapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Alokairuko etxebizitzen poltsaren programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Zaharrentzako eguneko zentroen itxaron-zerrenda gaurkotuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Erriberako herrietan delituen igoera prebenitze aldera Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egiten dituen jarduerei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Maristen orubeko babes ofizialeko 32 etxebizitzaren esleipena baliogabetu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Maristen orubeko babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko eskabidean 2023. urteari dagokion laukitxo bat paratu izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Maristen orubeko babes ofizialeko etxebizitzen esleipena baliogabetu izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Maristen orubeko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenean egindako akatsaz ohartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Maristen orubeko babes ofizialeko etxebizitza baten eskatzaileei eskatutako informazioari eta betekizunei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren eta Gaztela-Mantxako haren homologoaren arteko bilerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Kulturaren, kirolaren eta turismoaren arloan Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako udalen arteko lankidetza sendotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Instituto Navarro de Inversiones, SL sozietate publikoa eratzeko baimenaren espedienteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroan alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen arreta integrala dela-eta 2021eko azaroan onetsi zen mozioa betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Gizain fundazio publikoan ordainsari-igoera gelditzearen arrazoiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko departamentuek edo/eta enpresa publikoek enpresa jakin batzuekin kontratu-harremanik izan ote duten jakitekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea zergatik geratu ziren 25 pertsona ostatura sartu ezinik 2024ko otsailaren 20tik 21erako gauean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko ekain, uztail, abuztu, irail, urri eta azaroan egindako aurrekontu-aldaketei buruz Nafarroako Kontuen Ganberak eginiko aholkularitza-txostenak, eta erabaki dute horiek Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren jakinarazpena, Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko txostenaren barruan, produktibitateari dagokionez, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kontuei buruzko fiskalizazio-txostena jaulkitzea dela-eta.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du egin dadila, Nafarroako Parlamentuan, "Gaixotasun arraroen eguna Nafarroan. 2024-02-29: Partekatu zure koloreak" jardunaldia, GERNA-Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeak antolatuta. Heldu den ostegunean izanen da, otsailak 29, 10:30ean, erabilera anitzeko aretoan.

- Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mª Teresa Nosti Izquierdo andrearen idazkia, zeinaren bidez informazioa eskatzen baitu, jakiteko foru parlamentariak zenbat osoko bilkuratara eta batzordetara joan diren, zenbatera huts egin duten eta huts egin dutenetan hutsegitea justifikatu ote duten. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu Nafarroaren autogobernuarekiko konpromisoa, eta trafikoa eskumen historikoa dela aitortzen baitu.  PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPN abstenitu egin da; PPNk eta Voxek aurka bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Behean sinatzen duten talde parlamentarioak, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek aldeztutako interpretazioarekiko koherentziari heldurik, ez daude ados Auzitegi Gorenaren 2024ko otsailaren 15eko epaiarekin, aurka egiten dielako Foru Komunitatearen eskubide historikoei, zeinek Konstituzioaren eta LORAFNAren babesa baitute, bai eta Auzitegi Gorenaren beraren jurisprudentziak emandako babesa ere. Ondorioz, trafikoko eta motordun ibilgailuen zirkulazioko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroari eskualdatzeko, egoki deritzote Errege Dekretuaren bideari.

 

2.- Behean sinatzen duten talde parlamentarioek beharrezkotzat jotzen dute ezen, Transferentzien Batzordearen aho bateko erabakia beterik, 2023ko martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak posible diren modu guztiak azter ditzan ebazpen judizial horrek eragindako egoera leheneratzeko, eta trafikoaren nahiz motordun ibilgailuen alorrean Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea gauzatzeko, hain zuzen erabaki horretan zehaztutako moduaren arabera.

 

3.- Behean sinatzen duten talde parlamentarioek berretsi egiten dute Nafarroaren autogobernuarekiko konpromisoa, eta trafiko nahiz bide-segurtasunaren gaineko eskumena Nafarroari LORAFNAn aitortzen zaion eskumena dela eta Konstituzioak eskubide historiko bezala babestua dela jotzen dute.

 

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak men egiten baitio Auzitegi Gorenaren epaiari, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du posible diren legezko bideak abiaraz ditzan, trafiko-alorreko eskualdaketa gauzatzeko.  UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bilduk, Geroa Baik eta Voxek aurka bozkatu diute; PSN eta PPN abstenitu egin dira; Contigo-Zurekinek ez du jarrerarik azaldu.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak errespetatu egiten du Espainiako Konstituzioan jasotako botere-banaketa, eta, horrenbestez, men egiten dio Auzitegi Gorenaren 2024ko otsailaren 15eko epaiari.

2.- Epaiari ezin zaionez errekurtsorik jarri, Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak posible diren legezko bideak abiaraz ditzan, ebazpen judizial horren ondoriozko egoera lehengoratzeko eta trafikoaren nahiz motordun ibilgailuen zirkulazioaren alorrean Estatuko Administrazioarengandik eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea gauzatzeko, halako moldez non eskumena esklusibo gisa bereganatuko baitu Nafarroak, errepide-zaintzako zerbitzuak batera emanen baitituzte Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, eta lidergoa Nafarroako Foruzaingoarena izanen baita.

3.- Behean sinatzen duten talde parlamentarioek berretsi egiten dute Nafarroako Foru Hobetzearekin duten konpromisoa, indarreko konstituzio- eta lege-esparruaren barrenekoa.

- Eledunen Batzarrak onetsi egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunarekin, arazoa pairatzen duten pertsona eta familiekin eta elkarte-mugimenduarekin, zeina, Nafarroan, GERNA-Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeak ordezkatzen baitu. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.-  Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunarekin, arazoa pairatzen duten pertsona eta familiekin eta elkarte-mugimenduarekin, zeina, Nafarroan, GERNA-Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeak ordezkatzen baitu.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak jendaurrean aldezten ditu ekitatezko tratu baterako aldarrikapenak. Tratu horrek bermatu nahi du pertsona horiek aukera berak izan ditzaten, eta kalitatezko osasun- eta gizarte-zerbitzuetarako irispidea, gainerako herritarren antzera, horrela modua egon dadin estigmak aienatzeko, diagnostikoa ikerketaren bidez hobetzeko, eta tratamendurako nahiz laguntza sozial eta instituzionalerako irispide hobea bermatzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bertako biztanleak premiatzen ditu bat egin dezaten Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta "Partekatu zure koloreak" leloa beregana dezaten, historiak eta esperientziak partekatuz, eta Nafarroako erkidego indartsuago eta batuago baten aldeko elkarlana eginez, zeinak eskubide eta premiei buruzko aldarrikapenak ahots solidarioago, ozenago eta argiago batekin egin ahalko baititu.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Valentziako sutean hil diren pertsonekiko, haien familiekiko eta hurbilekoekiko solidaritatea azaltzen du. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak Valentziako sutean hil diren pertsonekiko, haien familiekiko eta hurbilekoekiko solidaritatea azaltzen du.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak eskertu eta estimatu egiten du su-itzaltze eta larrialdietako ekipoek herrialde osoa astindu duen gertakari horretan egin duten lana.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bere sostengua helarazten die kaltetu guztiei, eta sutea sortu zuten zergatiak argitzearen aldeko nahia adierazten du.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak proposatutako ekimenarekin, eta gaur, astelehena, otsailaren 26a, 12:00etan minutu bateko isilaldia egitera deitzen du, Valentziako sutean hil diren pertsonen oroimenez.