Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Apirilak 8

2024ko apirilaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko APIRILAren 8a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 8, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2023ko aurrekontuan guztira 539.000 euroko aparteko kreditua ematekoa. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, apirilaren 17ko 12:00ak bitarte. Apirilaren 18ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Etxerik gabeko pertsonen problemari aurre egiteko balizko urratsei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Ustelkeriaren aurkako borrokaren alorreko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren idazkia, Nafarroako Gobernua kulturarteko bizikidetzarako teknikarien sarea (TECIR) indartu eta zabaltzera premiatzen duen mozioaren betetzeari buruzkoa.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivite Cornago jauna gaitzesten du, zenbait herri lanen kontratazioa dela-eta bere departamentuaren gainean dauden susmoak direla-eta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen die nafar sormen-artistei, beren sortze-askatasunaren erabileran. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bat egin dezan Espainiako unibertsitate publikoetara ikertze- eta irakaste-talentua erakartzeko programarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da proiektu bat taxutu dezan, industria eolikoaren sektorean isuri garbiak zero izanen dituen industria baterako europar akademia bat ezartzekoa Nafarroan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan bat egin dezan, larrialdikoa ez den arretarako bermatuko duena 48 ordukoa izatea Oinarrizko Osasun Laguntzako gehieneko itxaronaldia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Agerraldi-eskaera erretiratzea. Horren bidez eskatzen zen Lurralde Kohesiorako kontseilariak agerraldia egin zezala, errepidezko hiri garraioari buruz eta, bereziki, Fiteron eta Cintruénigon ematen diren zerbitzuei buruz informatzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Belateko tunelak bikoizteko obren esleipenerako prozesua. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan Belateko tunelen bikoizketarako kontratazio-mahaiaren jardunari buruzko zenbait argibide zergatik ezkutatu duen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiarena, azal dezan zer urrats egin dituen Belateko tunela bikoizteko obrak esleitzeko prozesuan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Belateko tunelen bikoizketarako kontratazio mahaiaren lehendakariarena, azal dezan zer urrats egin dituen mahaiak bere hasieratik bukaerara arte. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Ez da onetsi, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu baitute. UPNk, PPNk, eta Voxek alde bozkatu dute.

- Belateko tunelen bikoizketarako lanak kontratatzeko mahaiaren idazkariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Parlamentuari igorritako idazki bati buruz, zeinaren bidez bere iritziz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren arduradunek eta parlamentari batzuek Óscar Chivite kontseilariaren martxoaren 8ko agerraldian jaulki zituzten "erdizkako egiak argitzen” baitziren. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Ez da onetsi, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu baitute. UPNk, PPNk, eta Voxek alde bozkatu dute.

- Foruzaingoaren buruarena eta Segurtasun arloaren buru den komisario nagusiarena, argitu dezaten 11-24/PEI-00263 espediente-zenbakidun informazio-eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Ez da onetsi, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu baitute. UPNk, PPNk, eta Voxek alde bozkatu dute.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Next Generation funtsen inguruko azken urratsei buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, balorazioa aurkez dezan Ikasle zaurgarriei lagun egiteko eta orientabide pertsonala nahiz familiarra emateko unitateen programei eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeko jarduerak egiteko (eskola-sustatzaileak) toki-entitateentzako dirulaguntzen programari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2024ko martxoaren 27koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita de la Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro, S.L.k sustatutako inbertsio-proiektua.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, informazioa eman dezan Belateko tunelak bikoizteko obren esleipenerako prozesuari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informazioa eman dezan Belateko tunelak bikoizteko obren esleipenerako prozesuari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiarena, informazioa eman dezan Belateko tunela bikoizteko obrak esleitzeko prozesuan egin dituen urratsei buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- SOS Arrazakeria Nafarroa-SOS Racismo Navarra elkartearen ordezkariekin, Nafarroako arrazakeriari buruzko urteko txostena aurkez dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren ordezkariekin, egungo egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Haziak elkartera, Nafarroan tutoretzapean dauden eta egon diren pertsonentzat egiten duten lanerako dituzten proiektuak, ekipoak eta instalazioak ezagutzera. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Garraioaren Hiriko hondakin-plantari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako sektore ekologikoaren bilakaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- LGTBIfobiarik gabeko Udalerrien Sareari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Egoera erregularizatugabean dauden pertsonek profesionaltasun-ziurtagiria eskura edukitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Gazteriarentzako programak garatzeko toki-entitateei emanen zaizkien dirulaguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren aldaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Ozonoak Nafarroan kutsatutako airearen kalitatea hobetzeko planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Iraupen luzeko langabetuendako lan aukerak sortzeko Nafarroako Gobernuak abiaraziko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Dermatologiako interkontsulta ez-presentzialei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Apirilaren 11ko Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Leitzako oinarrizko osasun eskualdeko pediatriako arretari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan gazteen langabezia igotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2023an artatutako herritarrei egindako gogobetetasun inkestari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Teknoadineko Landalab proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea lizitatzeko aurreikusten den datari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea onesteko akordioko “Enpresa-eredu berria” izeneko apartatuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez finantzatutako proiektuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Nafarroako ekintzailetza sistemaren balorazioari eta III. Ekintzailetza Plana abiarazteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Sistemak 2023an artatutako herritarrei egindako gogobetetasun inkestaren emaitzari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2023an artatutako herritarrei egindako gogobetetasun inkestari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak jaunak aurkeztu du.

- Liderren Sareari eta Nafarroako kirol arloan duen inpaktuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Aste Santuan Nafarroan izandako bisitarien eta okupazio turistikoaren gaineko datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Intereseko kultur proiektuak egite aldera Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuak dituen laguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren jarduketei buruzkoa, prebenitzeko eta, kasua bada, jarduteko muturreko indarkeriarekin edo pornografiarekin lotutako sare edo whatsapp taldeen hedapenen kasuetan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Familia-esparruko tratu txarren emaileendako eta sexu erasotzaileendako programa terapeutikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetako irisgarritasun arazoei buruzkoa, profesionalen falta dela-eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen eraikuntzarako egiteke dauden izapideei buruzko galdera berrestea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

- DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako destinorik gabeko espezialistei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen hitzarmen ekonomiko-finantzarioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- 11-24/PEI-00262 informazio eskaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Andosillako eta San Adriango landa eremuko larrialdi ekipoak bateratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Andosillako eta Carcarko landa eremuko larrialdi zerbitzua San Adrianera eramateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak jaunak aurkeztu du.

- Europako Next Generation funtsei buruzko web berriaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Andosillako jarduera ekonomikoetako poligonoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Martxoaren 22an Cabanillasko gizarte-etxea inauguratzeko ekitaldiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- 2023ko ekitaldian Nafarroako Gobernuaren publizitate instituzionalean egindako inbertsioen exekuzioaren gaineko txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak egindako iragarpenari buruzkoa, zeinaren arabera Nafarroak 11,2 milioi euro jasoko baitu datozen sei urteetan irakasle laguntzaile izateko 46 lanpostu finantzatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren jakinarazpena, honako honi buruzkoa: Eskaria, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren zenbait espedienteri buruz, zeinetan herri-lanen proiektuetarako luminaria-marka jakin bat exijitu den, fiskalizazio-txostena egin dadin.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2024ko martxoaren 27koa, zeinaren bidez hautatzen baitira Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzordean Nafarroako Foru Komunitateak izanen dituen ordezkariak eta bertako aholku-emaile iraunkorrak.

 

Legebiltzarraren ordezkariak, titularrak nahiz ordezkoak, hauexek dira:

 

Javier Esparza (titularra), María Jesús Valdemoros (ordezkoa), UPNtik; Ramón Alzórriz (t), Ainhoa Unzu (o), PSNtik; Laura Aznal (t), Adolfo Araiz (o), EH Bildutik; Uxue Barkos (t), Fernando de la Hucha (o), Geroa Baitik, Javier García (t), Irene Royo (o), PPNtik; eta Carlos Guzmán (t) eta Daniel López (o), Contigo-Zurekin-etik.

 

Nafarroak Negoziazio Batzordean duen ordezkaritza osatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari José Luis Arastirekin eta Ogasuneko Zuzendari Kudeatzaile Óscar Martínez de Bujandarekin.

 

- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko kide bat hautatzea Pilar Aramburo González andrearen ordez, hark uko egin ostean. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023an onetsitako fiskalizazio txostenei buruz Kontuen Auzitegiak helarazitako jakinarazpena.

 

- Mahaiak onetsi du gaur, apirilak 8, Nafarroako Parlamentuko fatxada urdinez eta berdez argiztatzea, Ijitoen Herriaren Eguna eta Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Eguna direla-eta.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren jakinarazpena, Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko auditoretza egiteko auditore arduradunaren izendapenari buruzkoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Ijitoen Herriaren Egunarekin eta Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuaren ustez, Nafarroako ijitoen erkidegoa lehentasun gisa aintzat hartu behar da agenda politikoan, Europako erakundeen eta Ijitoen Berdintasun, Inklusio eta Parte-hartzerako 2021-2030 Estrategia Nazionalaren gomendioei jarraituz, lehentasunezko helburu harturik osasunaren, hezkuntzaren, enpleguaren eta etxebizitzaren arloetako desberdinkeriak murriztea eta gazte eta emakume ijitoengan arreta berezia jarriz eta ijitoen elkarteen mugimendua balioan jarriz.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, behar adina baliabidez hornitu behar dira ijitoenganako planak eta estrategiak, beharrezkoa den eta nahikoa den intentsitatearekin eta denbora-aldetiko jarraitutasunarekin ezarri ahal izan daitezen; halaber, plan eta estrategia horiek ijitoen erkidegoaren parte-hartze aktiboa erraztu behar dute.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du ijitoen entitateekin batera kulturarteko bizikidetza garatzeko politikak sustatzeko, elkarren ezagutzatik eta aitortzatik abiatuta eta ijitoen parte-hartzea eta protagonismoa aintzat hartuta. Ijitoen kulturaren eta historiaren berariazko ezaugarriak aintzat hartuko dituzten politikak eta ijitoen aurkako egoerak eta arrazakeria eta diskriminazio modu oro salatzen dituztenak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak herritar guztiei dei egiten die Ijitoen Kulturaren Hilabetearekin lotuta antolatzen diren ekitaldi guztietan parte hartzera.”