Publicada el Jueves, 28 de Junio de 2012

Nafarroako Gobernua 16/2012 Errege Dekretua aplika ez dezan eta pertsona guztientzako osasun arreta integrala berma dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Nafarroako Parlamentuak, SNk Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Nafarroako Gobernua “apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretua aplika ez dezan eta osasun laguntza integrala ziurta diezaien pertsona guztiei, beren egoera administratiboa zein ere den” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpenak oroitarazten du osasun “publiko, unibertsal eta kalitatezkoa” ongizatearen estatuaren garapenerako “funtsezkoa” izateaz gainera, gizartearen baitan “elkartasuna eta ekitatea ziurtatzeko” zutabeetako bat dela.

Hori dela-eta, proposatu duen taldea aipatu Errege Lege Dekretuan proposatzen diren aldaketen kontra agertzen da. Izan ere, ezarritako aldaketen ondoren bizilekua “ez da baldintza bakarra izango” osasun laguntza bermatzen duen txartela lortzeko; horrenbestez, pertsona ugari geldituko dira Nafarroan “osasun-sistema baliatzeko modurik gabe”.

Orain arte pertsona guztiek osasun laguntza jasotzen zuten, “baldin eta bizileku finkoa Nafarroan bazuten”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 44. zk., 2012-05-07koa)