Los Parlamentarios Forales

Carlos Gimeno Gurpegui
Gimeno Gurpegui, Carlos
Grupo Parlamentario Partido Socialista de Navarra

Carlos Gimeno Gurpegui psikologoa da, eta lengoaiaren psikologian aditua. Hezkuntza-orientatzaile gisa lan egiten du 1991tik, eta  Nafarroako Foru Komunitatean 2000. urtetik ari da eginkizun horretan.

 

2006tik 2009ra CREENA-NHBBZko (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa) ZUZENDARIA izan zen. Bertan orientatzaile gisa aritua zen aurretik (2004-2006).

 

Ondoren, 2011ko irailetik 2012ko erdialdera arte, Nafarroako Gobernuko Adingabeen Babeserako ZERBITZUKO ZUZENDARIA izan zen.  Halaber, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kide eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izan da.

 

Foru parlamentari karguaren jabetza hartu baino lehen, orientatzaile gisa ziharduen Tuterako “Elvira España” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan.

 

Hezkuntza premien eta haiei erantzuteko baliabide didaktikoen arloko hainbat argitalpen espezializaturen egilea da.