Berriak

RSS-2.0

Pandemiaren osteko egoeraren larritasunaz ohartarazi du Ganberak, Kubako Gobernuak bere historian lehen aldiz laguntza eskatu baitio Elikagaien Mundu Programari

[2024/05/14]

Erakusketa Salestarren Misioak GKEk antolatu du. Maiatzaren 30era arte egonen da irekita eta asmoa du jendea krisialdi klimatikoaren egoeraz sentsibilizatzea, bereziki Amazoniari dagokionez

[2024/05/14]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Garun Kaltearen Elkartearen (ADACEN) ordezkaritza bat hartuko du asteazken honetan, maiatzak 15. José Luis Herrera lehendakaria, Pilar Elcarte idazkaria eta Andrés Ilundáin zuzendaria bertaratuko dira. 

 

Bilkura 12:00etan izanen da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/05/14]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Félix Bariáin Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) lehendakariarekin bilduko da asteazken honetan, maiatzak 15.

 

Bilkura 10:00etan izanen da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/05/14]

Ganberak museoek kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena aitortu du eta tauromakiaren sari nazionala kendu izana errefusatzea baztertu du

[2024/05/13]

Nafarroako Parlamentuak Amazonia: Narratibak lurraldeetatik erakusketa inauguratuko du astearte honetan, hilak 14, Misiones Salesianas GKEak antolatuta.


Erakusketa inauguratzeko ekitaldia 12:00etan izanen da Parlamentuaren atalondoan eta Ainhoa Unzu Nafarroako Parlamentuko lehendakariordeak eta Paloma Montero Misiones Salesianas GKEko Eraldaketa Sozialeko Arloko arduradunak parte hartuko dute, hurrenkera honetan.

 

[2024/05/13]

Ainhoa Unzuk azpimarratu du garrantzizkoa dela hezkuntzako eta osasuneko profesionalak sentsibilizatzea eta aldeztu du ikuspegi integral eta multisektorialeko prebentzioa

[2024/05/10]

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente eta Fronte Polisarioko idazkari nagusi Brahim Galik harrera egin zion Nafarroako ordezkaritzari Tindoufeko egonaldiaren azken egunean.

 

[2024/05/10]

Datozen ostiral eta larunbatean –maiatzak 10 eta 11– "Ideagintza suizidako kasuetarako prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea” jardunaldiak eskainiko ditu Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolaturik.

 

[2024/05/09]

“Biktima guztientzat egia, justizia eta erreparazioa” aldarrikatu duen Geroa Bairen interpelazioari erantzun dio

[2024/05/09]