Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 11

Adierazpen instituzional bat onetsi da zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du erreferendum lotesle baterako dei egin dadin, Nafarroako eta Espainiako Estatuko herritarrek zer estatu-forma nahi duten erabaki dezaten

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 11n

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du erreferendum lotesle baterako dei egin dadin, Nafarroako eta Espainiako Estatuko herritarrek zer estatu-forma nahi duten erabaki dezaten. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erreferendum lotesle bat egin dadin exigitzen du, Nafarroako eta Espainiako Estatuko herritarrek erabaki dezaten ea monarkiaren edo errepublikaren alde egiten duten estatu-molde gisa.

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du adierazpen hau Nafarroako Gobernuari eta Estatuburuari igortzea”.