Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19
Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabaki judizialekiko errespetua agertzen baitu
Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabaki judizialekiko errespetua agertzen baitu. PPN foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta PSNk aldeko botoa eman dute, eta I-E abstenitu egin da (PPN ez da bilkuran egon).
Adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak errespetua erakusten die erabaki judizialei, aldeko zein aurkako zaizkionei”.