Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 24

‘Pioneras: Mujeres tras una pancarta’ dokumentala aurkeztuko da ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan

Ostiral honetan, hilak 25, Pioneras: Mujeres tras una pancarta dokumentalaren aurkezpen ofiziala egingo da Nafarroako Parlamentuan. Marga Gutierrez zuzendariaren lana ezagutarazteko Festa-Los de Bronce elkartearekin batera antolatutako ekitaldia da.

 

Proiekzioa atalondoan izango da (17:00), eta aurretik Unai Hualde, Parlamentuko lehendakariak, Javier San Gregorio eta Nerea Hualde, Los de Bronce Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariek, eta Iranzu Bayo, Festa-Los de Bronce elkarteko presidenteak hitza hartuko dute. Marga Gutiérrez zuzendari eta gidoilariak aurkeztuko du dokumentala, eta zinta ikusi ondoren solasaldi bat egongo da.