Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 14

‘Elikagai subiranotasunari’ buruzko eztabaida bihar Parlamentuan

Merindade desberdinetako ordezkariek tokiko ordenamendu baterako eta genero berdintasunerako aurrerapausoak aztertuko dituzte, Parlamentu Irekiaprogramaren barruan

Nafarroako Parlamentuan astearte honetan, hilak 15, elikagai subiranotasunari buruzko eztabaida ospatuko da (17:00 Osoko Bilkuren Aretoan), kasu honetan Tokiko gobernamendurantz eta genero berdintasunerantz emandako aurrerapausoetan oinarrituta.

 

Saioa Ganberako Lehendakariak irekiko du, Ainhoa Aznarez Igarzak. Jarraian, Lizarra, Iruñea, Zangotza/Pirinioak, Tutera eta Olite/Tafallako merindadeetako ordezkariek hartuko dute hitza, baita Nafarroa Behereko Euskal Herriko Laborantza Ganbarako ordezkariak ere. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Kontseilaria den Isabel Elizaldek itxiko du saioa.

 

Ondoren, bertaratzen diren guztiek eztabaida batean parte hartuko dute, Gobernamenduaren eta Elikagai Subiranotasunaren prozesua eta erronkak baloratzeko, genero ikuspegitik baita ere.

 

Saioa Parlamentu Irekia ekimenaren barnean dago, interes soziala duten ekimen herritarrei bide emateko programa bat, klima aldaketaren inguruan oinarritua.