Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Abenduak 9

Unai Hualde NUPeko Gizarte Kontseiluko Parlamentuko ordezkariekin bildu da

Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan Parlamentua ordezkatzen duten kideekin bildu da gaur. Urriaren 15ean kontseiluko bost kide hautatu zituen Legebiltzarrak.

 

Batzorde aretoan eman die ongietorria lehendakariak Juan Ramón Corpas, Miguel Arrarás, Idoia Sara eta Ubaldo Gonzálezi (Esteban Morrás alta zen).

 

Unai Hualdek azpimarratu duenez, legealdi honetan unibertsitateen arloko berariazko batzorde bat egoteak, berariaz arlo horretan diharduten legebiltzarkideekin, aukera ematen du Parlamentuak harreman arinagoa izateko Gizarte Kontseiluan dituen ordezkariekin.

 

Era berean, bileran Nafarroako Parlamentuaren eta NUPen artean indarrean dauden hitzarmenei buruz aritu dira, hala nola unibertsitateko eztabaida-liga, iritzi publikoaren katedra, foru-legeria desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioari egokitzeko proiektua edo memoria historikoaren dokumentu-funtsaren proiektua.

 

Esteban Morrás eta Miguel Arrarás PSNk eta Geroa Baik aurkeztu zituzten hurrenez hurren, Juan Ramón Corpas Navarra Sumak aurkeztu zuen, Idoia Sara EH Bilduren hautagaia izan zen eta Ubaldo González Podemos-Ahal Dugurena, eta denek hautatuak izateko beharrezkoa zen Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa (26 boto) lortu zuten.

 

Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952) medikua da, Kultura eta Turismo kontseilaria izan zen 2003 eta 2011 bitartean.

 

Esteban Morrás Andrés (Sesma, 1958) Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta adimen artifizialean eta energia berriztagarrietan aditua.

 

Miguel Arrarás Paños (Iruña, 1959) industria ingeniaría da, energía berriztagarrietan aditua.

 

Idoia Sara Pérez (Iruña, 1971) irakaslea da eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Formakuntza eta Kalitate Saileko burua.

 

Ubaldo González Delgado (Las Palmas de Gran Canaria, 1956) Emausko Traperoen zuzendaria da, eta bertan 21 pertsona bizi dira gizarteratze-prozesuan

 

Kide berriek 2013ko azaroaren 14an Legebiltzarrak izendatutako Verónica Ferrira, María Kutz, Camino Paredes eta Félix Taberna ordezkatuko dituzte. Ubaldo Gonzálezek, aitzitik, kargua berretsi du. 2016ko otsailaren 25ean izendatu zuten.

 

Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatean parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da, eta bere eginkizuna nafar erakunde eta gizartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak sustatzea da.

 

Hemeretzi mahaikidek osatzen dute, eta honela banatuta daude: Nafarroako interes sozialak ordezkatzeko hamahiru kide eta Unibertsitateko komunitatearen sei ordezkari. Hauek dira errektorea, idazkari nagusia, gerentea eta Gobernu Kontseiluko hiru kide. Nafarroako interes sozialak ordezkatzeko hamahiru kideetatik bost Nafarroako Parlamentuak izendatzen ditu, lau Nafarroako Gobernuak eta gainerakoak sindikatu edo empresa nagusiek.

 

Gizarte Kontseiluaren eginkizunak dira jarduera ekonomikoak, zerbitzuen errendimendua eta kalitatea, erakunde plangintzaren eta garapenaren jarduerak ikuskatzea, gizartearen lankidetza sustatzea Unibertsitatearen finantzaketan eta harremanak bultzatzea gizartearekin.