Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 3

Parlamentuak Kolonbiako Gatazkaren Behin Betiko Amaierarako Akordioaren alderdi guztiak gauzatzeko eskatu ditu gobernuei

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 3an

1.- Legebiltzarrak gobernu desberdinak premiatzen ditu aldarri publikoa egin dezaten, sinatu zenetik bost urte igarota, gatazka behin betiko amaitzeko akordioaren elementu guztiak oso-osorik betetzearen aldekoa, herrialdean bake justua eta iraunkorra posible egite aldera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak gobernu desberdinak premiatzen ditu duda-mudarik gabeko babesa eman diezaioten bake prozesuari eta, bereziki, egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta errepikapenik ezaren bermerako sistema integralari, zeinen parte baitira Egia Argitzeko Batzordea, Bake Jurisdikzio Berezia eta Desagertutzat emandako Pertsonak bilatzeko Unitatea.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna premiatzen ditu balio demokratikoak interes ekonomiko pribatuen gainetik jar ditzaten eta, hartara, jarrera proaktiboagoa har dezaten eta beren ahalmen diplomatiko guztia balia dezaten Kolonbiako Gobernuaren aitzinean, Bake Prozesurako oztopoak desagerrarazteko.

 

4.- Legebiltzarrak Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna premiatzen ditu inplika daitezen Kolonbian 2022an egin beharreko hauteskunde-prozesuetako nazioarteko begiraleen jardunean, giza eskubideen zenbait. erakundek jada salaturiko boto-erosketa masiboa agerian jartzeko eta eragozteko.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1. eta 2. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira. 

 

3. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Suma eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

4. puntua aho batez onetsi da.