Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Apirilak 26

Parlamentuak Espainiako Gobernuak iragan abenduaren 31n iragarritako neurriak arbuiatzen dituela adierazten duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Ganberak “Espainiako Gobernuak iragan abenduaren 31n iragarritako neurriak arbuiatzen dituela adierazten duen”.

Mozioak bigarren puntu bat zuen, UPN, SN eta PPNren botoekin baztertu dena, Parlamentuak, bere “eskumenak” eta “autogobernu mugatua” baliatuz, neurri horiek ez aplikatzeko borondatea adieraz zezan. Nabai, Bildu eta I-Eren babesa ez da nahikoa izan.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako mozioak ohartarazten du Alderdi Popularraren Gobernuak iragarritako “aurrekontuen, zergen eta funtzio publikoaren arloko” neurriek “langabeziaren eta konkista sozialen” “esparruan inboluzio sozial larria” dakartela. Hori dela-eta, eskumen arloan dauden tresnak erabiltzera dei egiten du Nafarroan “neurri horiek gauzatzea saiheste aldera”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 7. zk., 2012-01-19koa)