Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 14

Parlamentuak elkarretaratzea egin du beste behin genero indarkeriagatiko azken erailketa gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, ekainaren 3an Sevillako probintzian jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 17 urteko biktima. Indarkeria matxistaren ondoriozko azken hilketak direla eta, Tenerifeko parrizidioa barne, Bozeramaileen Batzordeak Adierazpen Instituzionala onartu du gaur.

 

18 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.096. biktima da honakoa.