Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Martxoak 13

Parlamentuak Barcina gaitzesten du Guardia Zibilak Hezkuntzari buruz egindako txostena dela eta

Foru Komunitateko Gobernuari exijitzen zaio erantzukizunak argitzeko kargu instituzionalek emandako informazio okerrak direla eta

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez “Nafarroako lehendakaria gaitzesten den, egiazkotzat jo baitu Guardia Zibilaren ustezko txosten bat, Barne Ministerioak dioenez existitzen ez dena, eta hura alderdikeriaz erabili duelako”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernuari exijitzen zaion “urgentziaz joka dezan erantzukizunak argitzeko, kargu instituzionalek emandako informazio okerrak direla eta”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernuari exijitzen zaio “behar diren neurriak eta jarduerak gara ditzan, Nafarroako hezkuntzako sistema publikoari, hezkuntza komunitateari, irakasleei, hezkuntzako ikuskapen zerbitzuari eta, bereziki, D ereduko irakasle eta ikastetxeei egin zaien kaltea arintzeko, ahal den neurrian”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak dioenez, “benetako eskandalu politikoa eta mediatikoa” izan da “beligerantzia eta anbiguotasun handiko” Guardia Zibilaren ustezko txosten batetik abiatuta “Nafarroako hezkuntza publikoa, eta bereziki D ereduko irakasleak, begira-puntuan jarri izana”.

“Barne ministroak berriki esan du Diputatuen Kongresuan, Guardia Zibilak ez duela inolako txostenik egin Nafarroako hezkuntza publikoari eta irakasleei buruz”. Hortaz, proposatu duen taldeak dioenez, argi dago “Guardia Zibila erabilia” izan dela “alderdikariaren mesedetan, eta funtsik gabe Nafarroako hezkuntza komunitatearen ospea kaltetu” dutela.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2014-01-27koa)