Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 21

Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela kode penala gogortzea animalienganako ankerkeria bereziko kasuetan

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du; horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela kode penala gogortzea animalienganako ankerkeria bereziko kasuetan. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk e I-Ek alde bozkatu dute; EH Bildu 2. puntuan abstenitu da eta gainerakoaren alde bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Zigor Kodea erreformatzeko beharra, animalienganako ankerkeria bereziko kasuetan zigorrak gogortzeko, bai eta Kode Zibila erreformatzea ere, animaliak gauzetatik bereizteko, Lisboako Tratatuan ezarritakoari jarraituz.

 

2. Animaliak babesteko esparru lege bat onartzeko beharra, Espainiako lurralde osoan aplikatzekoa, konpainiako animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen espiritua jaso lezakeena.

 

3. Derrigorrezko eskola-curriculumeko elementu guztietan animalien babesa eta bizikidetza arduratsua diziplina arteko gai moduan jasotzeko eta lantzeko beharra.

 

4. Enplegatu publikoak prestatzeko beharra, animaliak babesteko politika publikoak kudeatu eta gauzatzeko, eta Lagun egiteko animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko araudia aplikatzeko.

 

5. Foru Komunitateko toki entitateek ahalik eta adostasun sozial eta politiko handienarekin onetsi behar dituzte animaliak babesteko ordenantza berriak, Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoetako arau-esparruetara eguneratuta.

 

6. Adierazpen instituzional hau bidaltzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Espainiako Gobernuko Animalien Ongizateko Zuzendaritza Nagusiari.”