Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Martxoak 23

Nafarroako Parlamentuak larunbaterako deitutako itzalaldiarekin bat egiten du eta 20:30 eta 21:30 bitartean argiztapenik gabe egongo da

Beste urte batez ere Ganberak planetako ingurugiro kanpaina handienarekin bat egiten du, WWF erakunde ekologistak deitutakoarekin

Nafarroako Parlamentuko argiztapena itzalita egongo da larunbat honetan, martxoaren 24ean, 20:30 eta 21:30 bitartean, WWF erakunde ekologistak mundu mailan klima aldaketaren aurka deitu duen itzalaldiarekin bat egiten duela islatuz.

 

WWF erakundearen Planetaren Orduak mila milioi pertsona baino gehiago inplikatzeko asmoa du baita munduko milioika hiri ere, klima aldaketaren aurkako ekintzak duen babes globala erakusteko eta berotze globalaren ondorioez ohartarazteko.

 

Iaz munduko 187 herrialdeetako milaka hirik parte hartu zuten, 12.000 monumentu eta eraikin esanguratsuen argiak itzali ziren, eta herritarrek, enpresek, udalek eta erakundeek bate gin zuten “klima aldaketari aurre egiteko”.

 

Ekimena Sidneyen sortu zen, Australian, 2007an eta bi milioi pertsona deitu zituen. Urte gutxitan, Planetaren Ordua planetak ezagutu duen ingurugiro kanpaina handiena izatera pasa da.

 

WWF “naturaren babeserako lan egiten duen nazioarteko erakunde independente handi eta eraginkorrenetako bat da”. 1961ean sortu zen eta Espainian 1968an.

 

Planeta bizi baten alde egiten du lan erakundeak eta bere eginkizuna Lurraren “ingurugiroaren degradazioa geldiaraztea” da eta etorkizun bat eraikitzea, non, “gizakia eta natura harmonian biziko diren: munduko aniztasun biologikoa babestuz, baliabide natural berriztagarrien erabilera jasangarria izango dela ziurtatuz eta kutsaduraren eta gehiegizko kontsumoaren murrizketa sustatuz”.

 

WWF erakundea Suizan dago baina 100 herrialde baino gehiagotan lan egiten du, mundu osoan bost milioi pertsona ingururen babesarekin. WWF sarean 27 nazio erakunde daude, 5 erakunde kide eta 22 programa bulego.