Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio baliogabetu dezan Ministroen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 14an hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea 21/2019 Foru Legearen aurka

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urtarrilaren 20an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio baliorik gabe utz dezan Ministroen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 14an hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen aurka. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio baliorik gabe utz dezan, azaltzen diren arrazoi eta argudioak aintzat hartuta, Ministroen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 14an hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen aurka”.