Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Abuztuak 18

Nafarroako Parlamentuak erreibindikatu egiten du 2019ko azaroaren 28an onetsitako erabakia, zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatu baitzuen Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko legea indargabetzera

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko abuztuaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erreibindikatu egiten baitu 2019ko azaroaren 28an onetsitako erabakia, zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatu baitzuen Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzera. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da. 2. puntua Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da, eta 3. puntua Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- "Nafarroako Parlamentuak erreibindikatu egiten du Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 28an gehiengoz onetsitako akordioa, zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatu baitzuen Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzera, toki entitateek egun pairatzen dituzten murrizketen sorburu eta arrazoi izateagatik.

 

2- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die Nafarroako udalei, beren autonomiaren defentsan, Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioaren eta Gobernu zentralaren arteko akordioa baztertzera eta gerakin guztiak libra daitezen eskatzera, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean gizarte eta ekonomia larrialdiei aurre egiteko.

 

3- Nafarroako Parlamentuak komenigarritzat jotzen du Foru Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (FNMC) koordinatuta, konponbide bat bila dezan Nafarroako toki entitateentzat, Nafarroako Foru Komunitateak toki ogasunen gainean dituen eskumen propioen esparruan".