Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 26

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratze isila egin du Katalunian gertatzen ari den “salbuespen demokratiko egoera” salatzeko

Ganberak atxiloketak gaitzetsi ditu eta Espainiako Gobernua eta Estatuko botereak premiatzen ditu “errepresio estrategia geldi dezaten”, eta Llarena epailearen aurkako margoketak gaitzetsi ditu

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bi adierazpen instituzional onetsi dituzte gaur, Kataluniako egoera politikoari dagokionez, “bizitzen ari diren salbuespen demokratiko egoera salatzeko”, atxiloketak gaitzesteko, Espainiako Gobernua eta Estatuko Botereak premiatzeko “errepresio estrategia geldi dezaten” (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra) eta “Pablo Llarena epailearen aurkako margoketak gaotzesteko” (PPN).

PSNk hirugarren proposamen bat aurkeztu du baina atzera bota dute, “Ganberak Zuzenbide Estatuarekin daukan konpromisoa erakusteko eta Parlamentuko indarrak deitzeko Gobernu integratzaile bat eraiki dezaten”.