Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 2

Nafarroako Parlamentuak dei egiten dio EBri, Idlib-en su-etena exigi dezan eta Turkiak egoera bereziki ahulean dauden pertsonak erabiltzea gaitzets dezan

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko martxoaren 2an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak dei egiten baitio EBri, Idlib-en su-etena exigi dezan eta Turkiak egoera bereziki ahulean dauden pertsonak erabiltzea gaitzets dezan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die Europar Batasuneko kideei eta, bereziki, Espainiako Gobernuari, su-etena exigi dezaten Idlib-en, non, Nazio Batuen arabera, mende honetako hondamendi humanitario handiena gerta baitaiteke.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari dei egiten dio Turkiak, bere interes politikoen mesedetan presionatze aldera, egoera bereziki ahulean dauden pertsonak erabiltzea gaitzets dezan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari dei egiten dio lege-bide seguruak taxutu ditzan migratzaileentzat edo errefuxiatuentzat, nazioarteko hitzarmenak eta giza eskubideen oinarrizko arauak betez.

 

4. Nafarroako Parlamentuak dei egiten dio Europar Batasunari egun Grezian eta Italian dauden errefuxiatu eta migratuen banaketa proportzionala egin dadin Europar Batasuneko 27 kideen artean”.