Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 10

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko otsailaren 10ean

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du konpromisoa duela genero-arraila diziplina guztietan, bereziki STEM deiturikoetan, desagerrarazteko lanean jarraitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du emakumeek eta neskek funtsezko eginkizuna dutela komunitate zientifikoan eta teknologikoan, eta beharrezkoa dela alor horietan duten parte-hartzea sustatzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela lan egitea komunitate zientifikoak eta teknologikoak garapen jasangarriari eta emakume eta nesken ahalduntzeari eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorreko parte-hartzeari eta ekarpenei egiten dieten ekarri garrantzitsua aitortu eta sustatzeko”.