Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 23

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2023ko urriaren 23an

-Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baititu Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:      

 

1. Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak babestea.

 

2. Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore horiz argiztatzea 2023ko urriaren 25eko iluntzean, eta egun berean, 12:00etan, ekitaldi instituzional bat egitea Parlamentuko atalondoan, Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkartearekin batera Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Munduko Eguna gogoratzeko.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional