Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Dislexiaren Egunaren inguruko ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 14an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Dislexiaren Egunaren inguruko ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde jaunak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du heldu den urriaren 8an eginen den Dislexiaren Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta egun horretan Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko da.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 8a Dislexiaren Nazioarteko Eguna izendatzeko ekimenarekin”.