Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 25

Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko apirilaren 25ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak babesten du:

 

1. Lesbofobiaren prebentziorako sentsibilizazioa, prestakuntza eta ikerketa.

 

2. Ikastetxeetan berariazko programak ezartzea, sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna aintzat hartuko dutenak, errealitatea eta emakume lesbianen arazoak ikusarazteko.

 

3. Arreta mediko eta ginekologikorako berariazko protokoloak ezartzea, emakume lesbianei egokituak.

 

4. Emakume lesbianen asilo-eskubidea, jazarriak diren herrialdeetakoak badira, aintzat hartuta bereziki beren sexu-orientazioagatik nahiz -identitateagatik pairatzen dituzten askotariko indarkeriak.

 

5. Emakume lesbianen errekonozimendu aktiboa eta ikusbidean jartzea, sentsibilizazio kanpainen bidez eta hedabide publikoetan, foru lurralde osoan”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional