Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Urriak 13

Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta SARAYk abian jarri duen kanpaina

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko urriaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baitu Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta SARAYk abian jarri duen kanpaina. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. SARAY elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina babestea eta Nafarroako herritarrei bertan parte har dezaten dei egitea.

 

2. Parlamentuaren egoitzan ekitaldi instituzional bat egitea heldu den asteartean, urriaren 19an, 12:00etan, SARAY elkartearekin batera.

 

3. Urriaren 19an arrosa kolorez argiztatzea Parlamentuaren egoitzako fatxada”.