Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da zainketa aringarrien estrategia bat sor dezan, eutanasiari buruzko legearekiko modu paralelo eta osagarrian

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko irailaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da Nafarroan bultza dezan zainketa aringarrien estrategia berri bat, honako puntu nagusi hauek jasoko dituena:

 

• Zainketa aringarriak bermatzea Nafarroako Foru Komunitatean behar dituzten guztiei, edozein dela ere haien kokapena, etxeko laguntzarako zainketa aringarrien unitate bat sortuz.

 

• Baliabide materialak eta profesionalak eskaintzea, hala nahi dutenak, beren egoerak ahalbidetzen baldin badu, etxean zendu ahal izan daitezen, beren hurbilekoek lagunduta.

 

• Arreta psikologikoa eskaintzea pazienteari eta haren familiari, hil ondoko dolu osasungarri bat errazteko.

 

• Profesionalentzako prestakuntza plan bat abiaraztea, zainketa aringarrien eta bizitzaren bukaerako arretaren ingurukoa

 

• Zabalkunde plan bat egitea aurretiazko borondateen agiriari buruzkoa, osasuneko profesionalek gidatua, jendeari informazioa emanen eta balizko egoerak zein norberak erabakitzearen garrantzia azalduko dutenak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen du Nafarroako Ospitalegunean zainketa aringarrietako diziplina anitzeko unitate bat sor dezan, langile espezializatuek osatua, baliabide ekonomikoak optimizatuz eta osasun sistema jasangarriago bihurtuz, pertsona eta familia askoren desioak gogobetetzeko eta heriotzaren une ekidinezina humanizatzeko.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztua. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia.