Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Maiatzak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen da osasunaren arloko inbertsioen plan bat taxutu dezan

Osasun arreta berritzailea, erabakigarria eta segurua eskaintzeko behar diren azpiegiturak eta teknologiak epe ertain eta luzera planifikatu eta antolatzeko tresna gisa

Osasun batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PSN eta Podemos-Ahal Duguren aurkakoarekin (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen baita” “osasunaren arloko inbertsioen partaidetzazko plan bat taxutu dezan, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko duena hura onesteko, 2021eko irailaren 6a baino lehen”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak uste du urteko aurrekontuak ez direla tresnarik onena epe ertain eta luzera osasun-azpiegiturak eta -teknologiak bikaintasunarekin bat datorren arretaren berezko eskakizunetara egokitzeko, eta, horregatik, berariazko plan bat eskatzen du, Europako funtsak erabiltzeko ere gida gisa balioko duena.

 

Testuinguru horretan, azpimarratzen da pandemiak agerian utzi duela inbertsio berrien beharra, bai azpiegitura berriei dagokienez, bai ekipamendu medikoei dagokienez, bai telemedikuntzaren eta beste osasun-teknologia batzuen garapenari dagokionez.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Cristina Ibarrola, Ángel Ansa, Marta Álvarez, Raquel Garbayo, Iñaki Iriarte, Elena Llorente (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Virginia Magdaleno (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (57. NPAO, 2021-05-04koa)