Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak ekartzen dituen aldaketak burutu ditzan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko otsailaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da eskolatze-araudia halako moldez alda dezan non eskolatze-prozesuetan eta eskola-antolamendukoetan lehenetsi eginen baita ikastetxea ikasleen bizitokitik hurbil egotea.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio irakaskuntza publikoaren garapena bultza dezan, halako moduan non onartu eginen baititu bizitoki den herri edo auzoko ikastetxe publikoan eskolatzeko eskari guztiak, eta familiek hautatutako hizkuntza-ereduan; hartara, ikastetxe publikoetan gehitu beharreko eskola-unitate guztiak gehituko ditu, eskaeraren ehuneko ehun asetzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio araudi-esparrua gara dezan, beharrezkoa eta behar adinakoa dena erlijioaren eta horren alternatiben irakaskuntzaren gehieneko eskola-orduen kopurua izan dadin minimotzat ezartzen dena, aginduzko gisa, haur, lehen eta bigarren hezkuntzari eta batxilergoari buruzko estatu-mailako oinarrizko araudian.

 

4.- Foru Exkeutiboa premiatzen da erretira ditzan sexuagatik ikasleak bereizi/banantzeari eusten dioten ikastetxe itunduekiko hezkuntza-kontzertuak.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute, Navarra Sumak aurka.