Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da enpresaren ondorengotzari eta belaunaldien arteko erreleboari buruzko plan bat egin dezan

Ekonomikoki bideragarriak izan arren desagertzeko arriskuan dauden negozio txikietan jarduerari eta enpleguari eusten saiatzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Geroa Bairen eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “enpresa-ondorengotzari eta belaunaldien arteko erreleboari buruzko plan bat egin dezan, belaunaldien arteko erreleboa errazteko eta jarduera eta enplegua mantentzeko enpresa-ondorengotzarik ez duten negozioetan”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak enpresaburuen elkarteak, elkarte sektorialak edo langile autonomoenak egiten ari diren eskaerak jasotzen ditu, hau da, “planak abian jar daitezen, enpresak mantendu ahal izatea errazteko eta negozio txikien odoluste hori arintzeko; izan ere, negozio horiek, ekonomikoki bideragarriak diren arren, ez daukate nork jarraitu horien buru”.

 

Ildo horretan, landa-eremuetako enpresa-ehuna nabarmentzen da bereziki, “negozioen eta jarduera ekonomikoen balizko itxiera aztertzen ari baita jardueraren buru jarraitzeko errelebo faltagatik”, titular gehienak langile autonomoak izanik.

 

Amaitzeko, Gizarte Segurantzan izena emanda dauden 47.400 autonomoetatik 26.000 antzeko egoeran daudela, eta horietatik 8.900 inguruk 55 urte baino gehiago dituztela.