Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Irailak 23

Nafarroako Gobernua premiatzen da Burdin Defizitaren Egunaren ospakizuna susta dezan, azaroaren 26 bakoitzean Global Iron Deficiency Day delakoarekin bat etorraraziz

Osasun Batzordean onetsi da. 2022ko irailaren 23an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Burdin Defizitaren Egunaren ospakizuna susta dezan, azaroaren 26 bakoitzean Global Iron Deficiency Day delakoarekin bat etorraraziz, Osasun Departamentuaren laguntzaz, osasun-arazo honen inpaktua ezagutzearen, beraren sintomak modu goiztiarrean atzematearen eta tratamendu goiztiar bat ezartzearen garrantziaz biztanleria kontzientziatzeko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio informazio-kanpainak egin ditzan burdin defizitaren inpaktuari buruz, horrek ematen dituen sintomak identifikatzeari buruz eta gaixotasun kronikoak dituztenei ekarri ahal dizkien konplikazioei buruz.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko ekintzak egin ditzan Osasun Departamentutik, burdin defizita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan goiztiarki identifikatu eta tratatzeko.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. 

 

Aho batez onetsi da. 

 

Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu.