Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Martxoak 8

Nafarroako Gobernua Foruzaingoari buruzko zenbait neurri hartzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Ganbera premiatzen duena “berrestera bere borondatea dela Foruzaingoa polizia integrala izatera iristea, polizia-eginkizunak berezkoak dituen eginkizun guztiak bere gain hartuta Nafarroan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “Nafarroako Parlamentura igor dezan Poliziari buruzko Plan Integrala, egun prestalanetan dagoena, eztabaidatzeko”.

Era berean, hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Foruzaingoko sindikatuetako ordezkariekiko negoziazioei ekitera berriro eta, ondoren, Nafarroako Parlamentura igortzera Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzeko proiektua, urriaren 25eko 15/2010 Legearen bidez hein batean aldatu zena, kidego horri dagozkion gaiak garatze aldera” legegintzaldi honetan “polizia integral” bat lortzeko. Gainera, “kidegoan sartzea eta barne-sustapena, negoziazio kolektiboa eta adin batetik aurrerako bigarren enpleguak edo destino osagarriak” bezalako kontuak arautuko dira.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpena pasa den otsailaren 23ko Osoko Bilkuran Foruzaingoari buruzko politika orokorraren inguruan egindako interpelazioari dagokio. Izan ere, aipatu gaien “zehaztasun eza” eta foruzain kopurua 1200era iristeko “zailtasuna” agerian geratu ziren.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2012-3-6koa)