Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 15

Nafarroako Gobernua energia berriztagarriak sortzeko proiektuen garapenari laguntzeko ingurumen legeria bat presta zezan premiatzen zuen mozioa baztertu da

Europak datozen 7 urteetan jasangarritasunarekin bat datozen proiektuak garatzeko eskainiko dituen laguntzak behar bezala bideratu nahi zituen Navarra Sumak, baina ez du babesik lortu

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “energia berriztagarriak sortzeko proiektuen garapenari laguntzeko ingurumen-legeria bat presta dezan, aintzat hartuko dituena segurtasuna eta proiektuen izapidetzetik diskrezionalitatea kentzea, horrelakoetatik ez baita segurtasunik eza eta proiektuen moteltzea besterik eratortzen”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Foru Gobernuari eskatzen zion “foru intereseko inbertsiotzat deklara ditzan, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 17/2009 Foru Legeko 4. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako, gure komunitateak 2030era begirako Energia Planean ezartzen diren helburuak lor ditzan laguntzen duten proiektu guztiak, energia berriztagarrietan inbertitzekoak”.

 

Azkenik, Nafarroako Parlamentuak “errespetatu eta aitortu egiten du herritarrek eskubidea dutela edozein administraziok proiektu horien tramitazioari buruz hartutako erabakiengatik protesta eta kontrakotasuna adierazteko, legeriak horretarako ezartzen dituen bitartekoak erabiliz, baina bipil errefusatzen du eskubide horren egikaritzea gauzatu dadila halakorik ez egitea libreki erabakitzen duten herritarrei zuzenduriko derrigortze batean”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak “konpromiso politikoak, araudi lagungarriak eta erantzukizun soziala" eskatzen zituen, "kontinente berdeago baten alde egindako apustuaren ondorioz, Europak datozen zazpi urteetan jasangarritasunaren oinarrizko printzipioekin bat datozen proiektuak garatzeko eskainiko dituen laguntzak egoki bideratzeko".

 

Aipatzen denez, “pandemiak sorturiko mundo-mailako izugarrizko krisiak ikusarazi du beharrezkoa dela energia berriztagarrien aldeko prozesua bizkortzea, mundo iraungarriago eta osasungarriago baten bila”. Hori dela eta, Nafarroak energía berriztagarriak sortzeko potentzial guztia martxan jartzearen alde egiten da, baita “azalera handietan haize- eta eguzki-parke berriak garatzearen” alde ere.

 

Horretarako, eta edozein afekzio "mugatze" aldera, legeak “zorrotz” egin daitezen eskatzen da, esparru juridikoa Nafarroaren garapen-aukeretara egokitzeko eta "proiektuak eta helburuak atzeratzea saihesteko