Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Martxoak 21

Nafarroako Gobernua aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua Ospitaleko Historia Klinikoan sar dezan premiatzen duen ebazpena

Osasun Batzordean onetsia. 2018ko martxoaren 21ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Ospitaleko Historia Klinikoan urgentziaz sar dezan aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da informazio- eta prestakuntza-kanpaina bat egin dezan, ukitutako O-NOZeko profesionalei zuzendua, hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legearen aplikazioa dela eta.

 

Izquierda-Ezkerra taldeak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.