Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Ekainak 10

Nafarroako erakundeak eta gizartea premiatzen dira Kolonbiako protesta baketsuen aurkako errepresioa gaitzets dezaten

Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko ekainaren 10ean

1.- Erakunde guztiak eta Nafarroako gizartea premiatzen dira gaitzets dezaten apirilaren 28tik, muturreko indarkeriaren testuinguruan, Kolonbian gertatzen ari den protesta baketsuen errepresioa, eta manifestarien giza eskubideen urraketak zigorrik gabe gera ez daitezen, eta azkar eta egoki iker daitezen, xede horretarako behar diren mekanismo eta tresnekin.

 

2.- Kolonbiako Gobernuari eskatzen zaio lehentasunez has dadin indarkeria deseskalatzen eta hiriak desmilitarizatzen eta berehalako neurriak har ditzan deitutako protesta-egunetan bilera baketsuen eskubidea eta manifestarien osotasun fisikoa eta psikologikoa bermatzeko eta errazteko, neurri horiek giza eskubideen nazioarteko estandarretan ezarrita baitaude.

 

3.- Nazioarteko komunitatea premiatzen da egiazta dezan behar diren neurriak hartzen ote diren giza eskubideen defendatzaileen protesten ziurtasunezko arreta bermatzeko, bai eta kazetarien eskubidea ere, adierazpen askatasuna gauzatzekoa gune eta maila ezberdinetako elkarrizketa- eta negoziazio-eskenatoki batetik, protesta horien jatorrian metatutako arazoei ekite aldera. Elkarrizketa-prozesu itundua, irekia eta plurala, mobilizazioak bultzatzen dituzten sektore, erakunde eta lurraldeen gai eta eskaeretan oinarritua.

 

4.- Erakunde guztiak eta Nafarroako gizartea premiatzen dira Kolonbiako herritarrei lagundu diezaien Nafarroan mobilizatzen beren herriaren gizarte-eskubideen alde, protesten kriminalizazioaren ondorioak pairatu dituzten eta pairatzen dituzten familia eta pertsona guztiei elkartasuna adieraziz, biktimentzako justiziaren alde eta giza eskubideen urraketak berriz ez gertatzeko bermeen alde, Lanuzte Nazionalaren esparruan eta Kolonbiako Estatuaren eta FARCen gerrillaren artean sinatutako bake-akordioak betearaziz.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.