Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Apirilak 22

Hezkuntzari buruzko Osoko Bilkura monografiko bat eginen du Parlamentuak ostiral honetan

Eledunek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

PPN eta Vox taldeek eskatuta, Hezkuntzari buruzko Osoko Bilkura monografikoa ostiral honetan, apirilaren 26an ospatuko da (09:30), "Nafarroako ikasleen errendimendua hobetzeko irtenbideak bilatzeko eta arrazoiak aztertzeko, PISA azken txostenaren emaitzek adierazten baitute irakurketan, matematikan eta zientzietan notek okerrera egin dutela".

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, gaur onetsi dituen arauei jarraiki, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek txanda bakarra izanen dute, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko. 20 minutu izango dituzte beren jarrera azaltzeko, ebazpen-proposamenak defendatzeko eta gainerako taldeek aurkeztutakoei buruzko iritzia emateko.

 

Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.

 

Eztabaida amaitutakoan, ebazpen-proposamenak bozkatuko dira; lehenik eta behin, proposamena egin duenarenak (edo bienak, txanda partekatzen badute), eta, ondoren, gainerako alderdienak, handienetik txikienera.

 

Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epea aurreko egunean, apirilaren 25ean, 12:00etan amaituko da. Talde parlamentario edo parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.