Noiz argitaratua Ostirala, 2007.eko Irailak 14

Francisco Javier Tuñón San Martín Nafarroako foru Komunitateko senatari hautatu dute

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur –ostirala, irailak 14– Francisco Javier Tuñón San Martín hautatu du Nafarroari Foru Komunitate gisa dagokion senatari kargurako.

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur –ostirala, irailak 14– Francisco Javier Tuñón San Martín hautatu du Nafarroari Foru Komunitate gisa dagokion senatari kargurako.

Francisco Javier Tuñón San Martín senatarigai gisa aurkeztu zuten Unión del Pueblo Navarro eta Socialistas del Parlamento de Navarra parlamentu-taldeek eta Convergencia de Demócratas de Navarra eta Izquierda Unida de Navarra-Nafarroako Ezker Batua foru parlamentarien elkarteek. Haren hautagaitzak aldeko 38 boto, 11 boto zuri eta boto baliogabe bat lortu zituen.

Osoko Bilkura hasi baino lehenago, Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztutako hautagaiak bere hautagaitzarako ukoa aurkeztu du, eta Mahaiak uko horren berri jaso izanaren adierazpena ere egin du.