Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 16

Europako erakundeak premiatzen dira bertan behera utz dezaten afganiar migratzaileei Europara heltzea eragozten dien Turkiarekiko akordioa

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko irailaren 16an

1. Europako erakundeak premiatzen dira bertan behera utz ditzaten afganiar migratzaileei Europara heltzea eragozten dien Turkiarekiko akordioa eta Afganistanerako deportazioak.

 

2. Europar erakundeei eskatzen zaie korridore humanitario bat ezar dezaten Afganistandik atera nahi duten asilo-eskatzaileentzat.

 

3. Espainiako Gobernua premiatzen da Europako Parlamentuan jardun dezan, korridore humanitario bat ezartzeko Afganistandik atera nahi duten asilo-eskatzaileentzat.

 

4. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio urgentziaz taxutu dezan harrera-plan bat eta udalei eska diezaien babes-hiri deklaratzeko, aberriratutakoak eta exiliatuak hartze aldera.

 

5. Nafarroako Gobernua premiatzen da protokolo berezi bat ezar dezan egoera horretan diren emakume eta adingabeentzat, haien beharrizan emozionalak betetzeko.

 

6. Europako Parlamentuari eskatzen zaio abian jar dezan 2001/55/EE Zuzentaraua, lekualdatutako pertsona ugari etorriz gero aldi baterako babesa emateko arauei eta Europar Batasuneko herrialdeen artean ekitatezko ahalegina sustatzeko neurriei buruzkoa.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

1. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

2. puntua Navarra Sumaren aurkako botoarekin eta gainerakoen aldekoarekin onetsi da.

 

3. puntua Navarra Sumaren abstentzioarekin eta gainerakoen aldekoarekin onetsi da.

 

4. eta 5. puntuak aho batez onetsi dira.

 

6. puntua Navarra Sumaren abstentzioarekin eta gainerakoen aldekoarekin onetsi da.