Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Ekainak 21

Estatuko Gobernua premiatzen da BAME lanpostuak hautatzeko sistema alda dezan

Osasun batzordean onetsi da. 2022k ekainaren 21ean

1.- Estatuko Gobernua premiatzen da BAME lanpostuak hautatzeko sistema alda dezan, ukitutako langileen ordezkariekin eta erkidegoekin beste eredu bat negoziatuz, azkarra, gardena eta medikuntzako espezialitate horietako lanpostuak galtzeko arriskua saihestuko duena.

 

2.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio berehalako konponbide bat ezar dezan BAME prestakuntzako lanpostuen galerarako. Konponbidean sartzen da bigarren erronda bat gaitzea kupoak ukitutako Europar Batasunaz kanpoko medikuntzako profesionalen artean esleitzeko txandan, eta BAME azterketako gutxieneko nota kentzea, ahalbidetzeko destinoa hautatzeko aukerarik gabe geratu diren 900 izangai inguru horiek bete gabe geratu diren lanpostu horietara iristea.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da BAME azterketa erkidegoetako hizkuntza koofizialetan garatu dezan, alegia, aukeratu ahal izatea BAME azterketa gaztelaniaz egitea edo erkidegoko berezko hizkuntzan.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ordezkaritza sindikalarekin negoziazio prozesu bat abiaraz dezan, BAME prestakuntzako langileen soldata eta lan baldintzak hobetze aldera.

 

5.- Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen zaio NUPeko Medikuntzako Graduan unibertsitateko araudiak ahalbidetzen dituen euskarazko irakasgaiak/kredituak berma ditzan.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 4. atalak aho batez onetsi dira. 

 

2. atala PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

3. atala Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

4. atala PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da. 

 

I-E  eta Podemos-Ahal Dugu ez dira bilkuran egon.