Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Martxoak 21

Espainiako Gobernua premiatzen da 1851/2009 Errege Dekretua alda dezan, Arantza Bifidoa duten pertsonak erretiro aurreratuari heltzeko aukera izan dezaten

Parlamentuaren ustez Administrazioa "zorretan" da arantza bifidoa duten pertsonekin, eta onartu egin behar die erretiro aurreratua hartzeko eskubidea, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badituzte

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “1851/2009 Errege-dekretua aldatzen duen maiatzaren 16ko 370/2023 Errege-dekretuaren ERANSKINA alda dezan –horren bidez, Gizarte-Segurantzaren Lege Orokorraren 161. bis artikulua garatzen da–, ehuneko 45eko desgaitasuna edo hori baino handiagoa duten langileek erretiroa aurreratzeari dagokionez”.

 

Zehazki, honako gaixotasunak aipatzen dira: artritis erreumatoidea, entzefalomielitis mialgikoa, transtiretina aldakorrak eragindako amiloidosia (ATTRv), Huntington-en gaixotasuna, Parkinson-en gaixotasuna, 1 motako distrofia miotonikoa (Steinert-en gaixotasuna), arantza bifidoa, fibromialgia, immunoeskasia primarioak, eritema-lupus sistemikoa, esklerosi sistemikoa eta erretiro aurreratua hartu ahal izatea ahalbidetzen duten beste gaixotasun batzuk, baldin eta gaixoek erretiro aurreratua hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen badituzte.

 

Onetsitako testua Geroa Baik aurkeztu duen eta PSN ekimenaren titularrak onartu duen zuzenketa baten emaitza da.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak bizkarrezur-muinaren sortzetiko malformazioak kaltetutako pertsonekin Administrazioak duen "zorra" kitatzea eskatzen du – haurdunaldiaren lehen asteetan gertatzen da, eta bizitza osorako ondorioak eragiten ditu-. Hori dela eta, patologia hori duten kaltetuek beharrezko baldintzak betez erretiro aurreratua hartzeko eskubidea izan dezaten eskatzen da.

 

Azken urteotan jaitsi egin da malformazio horren intzidentzia, baina hala ere 31.700 pertsona daude Espainian arantza bifidoa eta hidrozefalia dutenak; hau da, gure herrialdean desgaitasunen bat duten pertsonen % 0,73.

 

Nerbio-sistema zentralari erasaten dio, eta sarritan sortzen du hidrozefalia, likido zefalorrakideoa metatzea burmuinean eta, kasu askotan, mugikortasun eta sentsibilitate eza.