Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 13

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina Arturo Campióni emateko erabakia

Parlamentuko mahaiak eta eledunen batzarrak onartua. 2017ko azaroaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina Arturo Campióni emateko erabakia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpena UPN, PSN, PPN eta I-Eren botoekin onetsi da; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos Ahal Duguk aurkako botoa eman dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Parlamentuak Nafarroako Gobernuaren erabakia errefusatzen du, Urrezko Domina Arturo Campiónen figurari ematekoa.

 

2. Parlamentuak Gobernua premiatzen du birpentsa dezan erabaki horri sostengua ematen dion foru agindua”.