Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Azaroak 22

Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek 20/2010 Foru Legea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua sortzen duena eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezartzen duena, aldatzen duen Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuz

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk kontra emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek 20/2010 Foru Legea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua sortzen duena eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezartzen duena, aldatzen duen Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak bazter utzi ditu gaur.

Gobernuak bultzatutako Foru Lege proiektuaren helburua da 20/2010 Foru Legetik kentzea giza organoak lortu eta klinikoki erabiltzearekin zerikusia duten alderdi guztiak, bai organoen emate eta transplanteen lurraldeko eta erkidegoko koordinazioa, baita aurreproiektuaren tramitazioaldian “beharrezkotzat” jotzen diren gainerako alderdiak ere.

Aldaketak, Aholku Batzorde Tekniko baten ekarpenetan oinarritu denak, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak elkarren artean oso desberdinak diren jarduerak hartzea desegokia dela du oinarri; batetik, odolari, zelulei eta ehunei dagokiena, eta bestetik organoen emate eta transplanteei buruzkoa. Horregatik, “koherentzia eta eraginkortasun” arrazoiak erabiliz, bi funtzioak banatzea proposatzen du, 20/2010 Foru Legean xedatutakoa zuzenduz.

Giza organoekin zerikusia duten puntuak kentzeaz gain, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren egitura organikoaren gaineko araua kentzea aurreikusten da. Bertan, Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariorde bat eta zuzendari bat arautzen dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren parte izatera pasa dadin, gainerako egitura organikoarekin batera gara dadin, Nafarroako Ospitalguneko zuzendari medikora atxikitako egitura organiko gisa.

Proposamen horren aurrean, Bildu eta Nabai parlamentu-taldeen osoko zuzenketak oraindik garatu gabe dagoen arau baten “funtsezko alderdiak” aldatzeko saiakera gaitzesten du, zeina Gobernua 20/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak araua “berehala garatzera” dei egiten ziola kontuan hartu gabe egin den. Hortaz, orain bi urte eskas sortutako entitate publiko baten “muina bera eta ahalbidea hutsaltzeko” asmoa ikusten du.

Horrela bada, bi taldeek kudeaketa plan berria kritikatu dute; izan ere, egitura organikoak eta kontsultarako eta kontrolerako organo eta prozedurek “atzerapausoa” dakarte, are “larriagoa” dena “odol- eta ehun-emateari dagokionez, eginkizun gutxiago esleitzearen ondorioz eta giza organoekin zerikusia duten alderdi oro desagertzearen ondorioz”.
 

Ildo berean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bere osoko zuzenketa “organoen emateari, ateratzeari eta transplanteei” buruzko alderdi guztiak kentzeak dakarren “zentzugabekerian” oinarritu du, are gehiago, “20/2010 Legearen betetze-maila ebaluatu gabe”. Gainera, etorkizuneko erakundearen egituraren diseinuaren kontra dagoela adierazten du eta “odol- eta organo-emateari” dagokionean, “Europan dagoen legedia sartzearen” alde egiten du.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2012-06-29koa)
· Zuzenketen argitalpena (NPAO, 96. zk., 2012-11-16koa)