Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 26

Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileei buruzko presako neurriei buruzko legea onetsi dute

2011ko abenduan bertan behera utzi zuen aparteko ordainsariaren % 24,04a berehala ordaintzeko betebeharra gehitu dute eta gainerako % 75a egoera ekonomikoaren araberakoa izatea ezabatu dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak haren aurka eman duen botoarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileei buruzko presako neurriak, ekainaren 21eko 25/2012 Legean jasotzen direnak, 2015era luzatzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

Legea foru lege dekretuaren transposizio bat da, urtarrilaren 8ko Osoko Bilkuran baiozkotu ondoren, Ganberak Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak hala eskatuta, UPNk eta PPNk haren aurka eman zuten botoarekin eta gainerakoen oniritziarekin, premiazko prozedura bidez foru lege proiektu gisa izapidetzea adostu zuena.
montepioetako klase pribatuen pentsioak % 0,25ean eguneratzea jasotzen du.

Osoko Bilkurak baliozkotu zuen foru lege dekretuak montepioetako klase pribatuen pentsioak % 0,25ean eguneratzea jasotzen zuen. Alabaina, lege honek “2012ko abenduan bertan behera utzi zuen aparteko ordainsariaren % 24,04a ordaintzeari berehala ekiteko” betebeharra gehitzen du. Ildo horretan, esan beharra dago Nafarroako Gobernuak dagoeneko adostu duela eta Fundazio Publikoaren Mahaiari jakinaraziko diola zenbateko hori martxoko lansariarekin eraginkor egingo dela.

“Kasuan kasuko interes legalak” ordaintzea eta gainerako aparteko lansariaren % 75a ordaintzea “Estatuak aurreikusten duten egoera ekonomikoek ahalbidetzen badute” egitea
sozialistek in voce aurkeztu duten zuzenketa baten bidez gehitu dira irizpenera. Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta I-Ek sinatu dute eta UPNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek Osoko Bilkuran onetsi dute. SNk haren aurka bozkatu du.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak Batzordean aurkeztu duen bigarren zuzenketa “zerbitzuaren araberako dieten berreskuratzea negoziatzea” xede zuen eta UPNk, Aralar-Nabaik eta PPNk haren aurka eman zituzten botoekin bazter geratu zen. Bildu-k eta I-Ek eman zuten babesa ez zen nahikoa izan Negoziaziorako Mahai Orokorrari helarazteko, zeina, haien ustez, funtzionarioei “aitortutako eskubide” bat berreskuratzeko hasiera izan beharko litzatekeen.

13/2012 Foru Legea 2012ko ekainaren 14an onetsi zen eta urte horretako abenduaren 21ean luzatu zen 25/2012 Foru Legearen bidez. Arauaren helburua legez hartutako tributu neurriak osatzea zen Nafarroako Ogasunaren bilketa ahalmena indartzeko, izaera antolatzaileko beste batzuekin, “gastuak murriztera” bideratukoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen “lan-baldintzak aldatuta”.


Kontuan hartuta neurri horiek “aurrekontuen eta ekonomiaren egoera” zela-eta hartu zirela, neurri gehienen indarraldia 2012. urtera mugatzen zen. Alabaina, aurrerago aztertuko litzateke hurrengo ekitaldietarako hedatzeko aukera, 2013an eta 2014an partzialki adostu zen era berean.

Nafarroako Administrazio publikoetako zerbitzura dauden langileei buruzko presazko neurriak 2015era luzatzea honako baldintzetan mantentzen da:

1. Dietak kentzea, zerbitzua dela-eta egin beharreko bidaien kalte-ordain gisa ezarritakoak. Justifikatutako gastuen zenbatekoa baizik ez da itzuliko.

2. Prestazioak mugatzea, osasun publikoak barne hartzen ez dituenak eta erabilera berezia osasun-laguntza sistemari heltzen dioten funtzionarioek aitortuak dituztenak, besteak beste optika eta odontologia (onuraduneko eta urte naturaleko 200 euroko muga).

3. Goi-karguei buruzko neurriak: funtzionario diren goi-kargu ohientzako osagarri pertsonala murriztea, dagokion mailaren hasierako soldata %10eraino; bizi- eta istripu- aseguruak indarrik gabe uztea; soilik funtzionarioentzat den erabilera bereziko osasun laguntzako zerbitzutik ateratzea; eta seguritate sozialean kotizatzea ezeztatzea, lansaritik deskontatua izango dena.

4.- Nahitaezko erretiroa: 2015. urtean ez da aplikatuko Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen zerbitzu aktiboan mantentzea luzatzeari, gizarte-aurreikuspen sistema ezein izanik ere, une bakoitzean Gizarte Segurantzak ezarritako nahitaezko erretirorako adina bete ondoren.

Aurreko idatz-zatian aurreikusitakotik salbuesten dira, nahitaezko erretirorako eguna iritsita, pentsio bat jasotzeko eskubidea izateko haien gizarte-aurreikuspeneko sisteman ezarritako gabealdia bete ez duten langileak, baita pentsio osoa jasotzeko beharrezkoak diren kotizazio urteetara iristen ez diren langileak ere. Bi kasu horietan zerbitzu aktiboan mantentzeko aukera izango dute xede horiek betetzeko beharrezkoak diren epeak bete arte, edozein kasutan, beti ere 70 urteak arte.

Irakasleek zerbitzu aktiboan mantentzeko aukera izango dute nahitaezko erretiroa hartzeko adina betetzen duten ikasturtea amaitu arte.

Foru Lege hau indarrean sartzen den egunean derrigorreko erretiroa hartzeko adina Beteta duten baina lanean diharduten Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioek hiru hilabeteko epea izango dute egoera horri amaiera emateko eta erretiroa eskatzeko. Epe hori igaro eta erretiroa eskatzen ez bada, amaitutakoan ofizioz berau aitortuko zaio.

Salbuespen gisa, Nafarroako Administrazio Publikoek luzatzea baimentzeko aukera izango dute baldin eta zerbitzu publikoak egoki emateak nahitaezko egiten duen langile jakin batzuk zerbitzuak aktibo mantentzeak, epe jakin baterako eta, beti ere, hirurogeita hamar urte bete arte. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen kasuan salbuespeneko baimen hori Nafarroako Gobernuaren akordio baten bidez egingo da.

Honetan jasotzen den aurreikuspenak Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioetako langile funtzionarioen eskubide pasiboen arau iragankorrei buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 32. artikulua bertan behera uztea dakar.

Montepioen pentsioak

Foru Lege Dekretuak montepioetako klase pasiboen pentsioak % 0,25ean eguneratzea jasotzen du. Horretarako erreferentziatzat hartzen da pentsio publikoek urte horretan jasaten duten igoera, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak horretarako xedatzen duenarekin bat.

Alargun- eta umezurtz-pentsio minimoek lanbide arteko gutxieneko soldatarekin arautuko dira, 2015erako 648,60 eurotan arautzen dena (+ % 0,5).

Dagoeneko aitortu diren edo etorkizunean aitortuko diren pentsioak ez dira gaurkotuko baldin eta onuradunak gainditzen badu harekin bakarrik edo onuradun berdinak jaso dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoak batuta, pentsio publikoetarako ezarrita dagoen urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Dekretua (NPAO, 2. zk., 2014-01-08koa)
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 17. zk., 2015-02-06koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 31. zk., 2015-02-26koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 36. zk., 2015-03-10ekoa)