Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 25

2022ko azaroaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTIRALA, 2022ko AZAROAK 25– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –ostirala, azaroak 25–, 13:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da irakaskuntzako zuzendaritzako osagarria egonkortzeko behar diren prozedurak ezar ditzan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da izapide egokiak egin ditzan vasco-navarro trenbideko Nafarroako tartea ondare materialeko kultur intereseko ondasun deklara dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan irizpide geografikoa ken dezan jaioberrien eta haurren ospitalearteko joan-etorrietan. Navarra Sumako Cristina Ibarrola Guillén andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Helmugen Jasangarritasun Turistikoari buruzko Planetarako laguntzen deialdiaren exekuzioari buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, mugikortasun elektrikoarekin lotutako pizgarrien programaren (MOVES III programa) exekuzioari buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, autokontsumorako eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzeko laguntzen exekuzioari buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan enpresak Navarra Zirkular proiektuari atxikitzeari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan Enplegu Autonomoaren Planari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Ekintzailetza Planari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan Next Generation funtsak direla-eta Nafarroan izan diren azen jarduketei buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Nafarroako Txertaketari buruzko Estrategia aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Osasun Publikoari buruzko Plana aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Kalamua ikertzeko Nafarroako Elkarteari buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ZIU pediatrikoko langileen ordezkariekin, unitatearen egoera eta hobetzeko proposamenak aurkez ditzaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- CERMINen ordezkariekin, giza eskubideen ikuspegitik COVIDak desgaitasuna duten pertsonengan duen inpaktuari buruzko txostena aurkez dezaten eta etorkizunean antzeko egoerak direnerako gomendio batzuk proposa ditzaten. Marta Álvarez Alonso andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Espainiako Gobernuak Félix Huarte nafarrari Lan Merezimenduaren Domina kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Tracasa Diversari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Erregimen frankistari laguntza edo sostengua eman zietenei ohoreak eta kondekorazioak kentzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- COP27an hartutako akordio eta konpromisoei eta haiek Nafarroan ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Hirugarren adinaren sektorearen hitzarmen kolektibo bat onesteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Larrabideko atletismoaren arloko jarduketetarako 4 milioi euroko transferentziari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroari trafikoa transferitzea dela-eta Madrilgo Erkidegoko lehendakariak egindako adierazpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmeneko maskara biltegiratuei irteera emateko egindako ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako kirolean indarkeria prebenitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateari trafikoaren eskumena eskualdatzeko EH Bildurekin egindako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Albaramendu-delituaren aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Etxebizitza-parkea birgaitzeko laguntzen Biziberri planari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- HUB Eatex Food programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 9ko 23/2018 Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. faseko proiektua exekutatzeko finantzaketa ereduei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Iruñeari hiriburutza agiria emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuarekiko akordioari buruzkoa, Foruzaingoaren jardunaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamendu-proposamena Foruzaingoaren ordezkari sindikalei aurkezte aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- “Bai soilik da bai” legeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen obrak lizitatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen proiektuari buruz hitz egite aldera Ebroko Konfederazio Hidrografiko lehendakariarekin egindako bileran Lurralde Kohesiorako kontseilaria egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Frankismoarekin lotutako pertsonen gainean Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak onetsitako behin-behineko erroldari eta NUPek pertsona horien beraien gainean prestatutako izendegiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2023rako Urteko Fiskalizazio Programaren Proiektua onesten baita, eta argitara dadin agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko urrian egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoen Txostena eta izapidetzeko onartu dute PSA taldearen (Citroen eta Peugeot) ibilgailuen fabrikazio-akatsen inguruko intzidentziei buruzko eskaera-idatzia (Daniel Peña Jordanak aurkeztu du).

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak urra ez daitezen, oinarri hartuta Giza Eskubideak eta, zehazki, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Ituna.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekimenak sustatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko, baita haien parte-hartze soziala ere eskubide osoko herritar gisa”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela eta babesten duela trafiko arloko transferentzia, Foru Hobekuntzaren esparruan. PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela eta babesten duela trafiko arloko transferentzia, Foru Hobekuntzaren esparruan”.