Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 20

2021eko irailaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko IRAILAREN 20a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 20–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena Diputatuen Kongresuan defendatzeko izendatu ziren foru parlamentarien agerraldia, Diputatuen Kongresuak lege proposamena aintzat hartzeko izapidean egindakoaren berri eman dezaten.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Nafarroako Foru Komunitateko Bitartekaritzari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin. Aintzat hartzea irailaren 30eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Subiranotasun energetikoari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da finantza dezan Azagrako landa eremuko eguneko zentroaren eraikuntza, zeinean erretiratuen etxe bat egonen baita. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin behar diren zuzemenak egin ditzan foruzainen erretiro-adina aurreratzeko behar diren izapide administratiboak azkar ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepideko Iruña-Sunbilla tarteari buruz Nafarroako Arartekoak egindako eskaria bete dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Diputatuen Kongresua premiatzen da, Konstituzio Batzordearen baitan, urgentziaz dei dezan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzeko Azpibatzordea, tokiko hauteskunde-elkarteak eta alderdiak direla-eta sortutako arazoei konponbidea emateko behar diren legegintza-aldaketak egiteari begira. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen balora zezan Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-dekretuak zertan eragiten dion Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorraren edukiari. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen zuzendaritza nagusi horrek memoria demokratikoa dela-eta egindakoa azal zezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Arartekoarena, azal dezan Tuterako San Francisco Javier ikastetxean onartu ez diren ikasleen gurasoen kolektiboaren eskaerari buruz eman duen Ebazpena. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal ditzan Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren proiektuko aldaketa nagusiak, eta Nafarroako unibertsitate-sisteman nolako eragina izanen duten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal ditzan Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren 2021-2025 aldiko Planaren helburuak, jarduketa-ardatz nagusiak eta jarraipen-adierazleak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal ditzan AHTaren Nafarroako tarteari buruzko adierazpenak, kontraesanak eta konponbideak. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan nola baloratzen duen gure erkidegoko bidaiarien garraioaren sektoreak gaur egun duen egoera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Txandaka lan egiten duten osasun-langileen ordezkaritza batekin, azal dezan nolako bidegabekeria eta zuzengabekeria den jai-egun bereziak direla-eta kolektibo eta jarduera batzuei ematen zaien ordainsaria, gainerako langileei halakoak ez baitzaizkie ordaintzen. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Sonrisas de Comida Elkartearen ordezkaritza batekin, bere egoera eta eskariak azal ditzan, Elikagaien galerari eta xahutzeari buruz kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Emakume Kazetarien Elkartearen ordezkaritza batekin, bere helburuak eta garatu beharreko ekintzak azal ditzan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza batekin, azal ditzan Nafarroako bizikidetasun demokratikoaren eraikuntza-prozesuko aurrerapenak, blokeoak eta atzerabideak. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ikasketak direla-eta atzerritar adingabeak aldi baterako hartzen dituzten familien ordezkaritza batek bere egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Errepideko Garraioko eta Logistikako Enpresaburuen Elkartearen (ANET) ordezkaritza batekin, azal dezan nola baloratzen duen bidaiarien garraioaren sektoreak Nafarroan duen egoera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Antox, Aralar eta Gizakia Helburu elkarteen ordezkaritza batekin, “GAZTEENGAN LUDOPATIARI AURREA HARTZEKO PROIEKTUA” aurkez dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako CCOO Sindikatuaren Irakaskuntza Federazioaren ordezkaritza batekin, Ilundáin Haritz Berri Fundazioa zentroaren egoera eta hari buruzko aldarrikapenak azal ditzan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- LAB, Steilas eta ELA sindikatuen ordezkaritza batekin, azal dezan zein balorazio eta proposamen egiten dituen 2021-22 ikasturtearen hasierarako protokoloari buruz eta Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolaz kanpoko jardueren antolaketari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- San Martin Unxera, “Eco Pueblo” proiektua ezagutzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Beriaingo ikastetxe publikora. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

- Corellako Arrese Museoaren ondoko higiezinera, bertan ADISCO elkarteak aurreikusi baitu aurrera eramatea desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko etxebizitzen proiektua. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Gure Sustraiak baserri-eskolara. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

- Cintruenigoko “La Paz” Bigarren Hezkuntzako Institutura. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eraikuntzaren sektorerako Industrializazio eta Digitalizazio Zentro Nazionalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- 2021-22 ikasturterako gradu eta master ikasketetarako beken deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. (10-21/POR-00337). Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

- Banda Zabalaren II. Plan Gidariaren garapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Ikastetxe publikoetako eskolaz kanpoko jardueretarako protokoloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Gure erkidegoari eskumenak eskualdatzeko negoziaketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Prestazio Handiko Trenaren proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- 2021-2022 ikasturtearen hasierari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza bereiziko zenbait ikastetxek itunerako araudia ez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako folklorearen adierazpenak sustatu eta kudeatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Biomasaren eskaintza eta eskaria kudeatzeko mugaz gaindiko proiektuaren balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako gazteriaren egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. (10-21/POR-00348). Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

- Txertoen soberakina beste herrialde batzuetara bidaltzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Autobia eta autobideetako bidesariei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- COVID-19agatiko produktibitate-osagarria deuseztatzen duen epaiak aipatzen dituen gabeziei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuak itxarote-denboren egoera kezkagarria hobetzeko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko trenbide-begiztari eta Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriari soluzioa emateko denbora- eta finantzaketa-aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Hurrengo baterako. EH Bilduren indarkeriari buruzko jarreran izandako aurrerapenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- “Enplegagarritasun zaileko kolektibo zehatzak kontratatzeko pizgarriak” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Enplegagarritasun zaileko kolektibo zehatzak kontratatzeko pizgarriak” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Langabetuentzako dirulaguntzak, autonomo gisa has daitezen” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Langabetuentzako dirulaguntzak, autonomo gisa has daitezen” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” jarduketaren kudeaketa-modalitateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” jarduketaren kudeaketa-modalitateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” jarduketak gehien ukitutako sektoreekiko lankidetza-sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” jarduketarako enpresa-sektoreekiko lankidetza-sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz” jarduketaren programazio propioari eta deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz” jarduketan Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentzia eta sektoreko enpresak lankidetzan aritzeko sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz” jarduketan gizarte zerbitzuen mankomunitateekin eta udalekin lankidetzan aritzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. - “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” jarduketa garatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” jarduketaren deialdiari eta toki entitateekiko akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” jarduketaren kudeaketa-modalitateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” jarduketarako udalekin eta mankomunitateekin egindako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” jarduketarako laguntza teknikoa kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontu-partidei eta zenbatekoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Onetsitako honako mozio honi buruzkoa: “Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako gazte elkarteen gida gaurkotu dezan, elkartegintza errazteko gakoa baita”. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Navarra Music Comission proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Navarra Live Music proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Kirol-instalazioei buruzko azterlanaren emaitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Caparrosoko abeltegitzarraren eta biogas-plantaren CO2 isurketen deklarazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. - Vianako Andre Maria elizari eta haren balizko egokitze- eta zaharberritze-obrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2021eko irailaren 15eko erabakia, zeinaren bidez eskatu baitu Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida azaroaren 4an eta 5ean egin dadin.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak enpresa pribatuei emandako dirulaguntzak, 2020”, eta hura argitaratzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko ekainean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordearen 2021eko irailaren 15eko Erabakia, Klima Aldaketari eta Trantsizio Ekologikoari buruzko Foru Lege proiektuari buruzko informazioa biltzeko agerraldien eskaera dela eta. Lan-bilkura izanen da,

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Segurtasun eta emergentzia kidegoetako suizidioari buruzko jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egitea. Jardunaldia urriaren 15ean eginen da, erabilera anitzeko aretoan.

-Parlamentuko Mahaiak onetsi egin du Dislexiaren Nazioarteko Eguna 2021eko urriaren 8an ospatzen dela-eta Legebiltzarraren egoitza urdin turkesa kolorez argiztatzeko proposamena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ADANOrekin batera egin beharreko ekitaldi instituzionalarekin, haren kanpainei ikusgarritasuna emate aldera. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren asteazkenean, irailaren 22an, 12:00etan egitekoa den ekitaldi instituzionalarekin, ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearekin batera, hilabete honetan zehar egiten ari diren kanpainei ikusgaitasuna emate aldera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada datorren irailaren 24an urre-kolorez argiztatzea, hori izanik haur-minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko ikur den begiztaren kolorea.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Munduko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du datorren asteartean, irailak 21, 12:00etan, eta bertan talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpen instituzionalaren irakurraldi ozena eginen da. Ekitaldian AFANek ere parte hartuko du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du irailaren 21ean, asteartez, bere fatxada magenta kolorez argiztatzea.