Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urriak 29

2020ko urriaren 29ko bilkura

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabaki loteslea hartu ondoren, aho batez onetsi du gaur Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Plana aldatzea. Proportzionaltasuna dela eta, bitik hirura igo du osoko bilkura arruntetan presentzialki parte hartzeko Navarra Suma talde parlamentarioko ordezkari kopurua, gaurtik hasita – Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida -.

 

PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk bi jarlekuak mantentzen dituzte eta Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek jarleku bana.

 

Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren hirugarren apartatuaren aldaketa dakar erabakiak, zeina, pasa den urriaren 26an eginiko azken aldaketari jarraiki, azaroaren 9ra arte dagoen indarrean.

 

Erabaki honek ez du Kontrolerako osoko bilkuretan –galderak eta interpelazioak- eraginik izanen, bertara talde parlamentarien edo foru parlamentarien elkarteetako eledunak edo hauen ordezkoak joanen baitira. Bilkura hauetara Nafarroako Gobernuko lehendakaria gehienez ere bost kontseilariz lagunduta joaten ahalko da.